Egaz, aurrenekoa hautatze-prozesuetan

Egaz, aurrenekoa hautatze-prozesuetan

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko Sustapen Ekonomikoko Zerbitzua langileak hautatzeko Euskadiko agentzia garrantzitsuenetariko bat da aspaldidanik.

Hauxe da Egazek horrenbesteko arrakasta izatearen arrazoi nagusietako bat: norbanakoei buruzko ezagutza sakona dauka, eta lehena da merkatuko hautatze-prozesuen azken joera eta berritasunak ezartzen.

Giza baliabideen (GGBB) sailek gero eta gehiago estutzen dituzte aurrekontuak, eta ekonomikoki lehiakorrak diren hautatze-prozesuetan pertsona eraginkorrak aurkitzen saiatzen dira. Hori dela eta, gehiago egiten dute Interneten eta sare sozialen alde, batez ere, arlo digitalari buruz gutxieneko ezagutzak dituzten pertsonak behar direnean: lan bila ari den norbait ez badago sarean, nekez erakarriko ditu enpresak.

Alde horretatik, bideocurriculum bat (BideoCV) edukitzeak % 47 areagotzen du kontratatua izateko aukera, Internet Academi (iAi) sareko plataformaren datuen arabera –Interneteko trebakuntzari buruzko Espainiako plataformarik handiena da–, betiere aurkezpen-gutun horrek pertsonaren gaitasun eta ezagutzak egoki jasotzen baditu.

Horrenbestez, Egazek bideocurriculum propioa egiteko aukera ematen die lan eske dabiltzanei, eta une oro aholkularitza profesionala eskaintzen die giza baliabideetako kontuetan. Bideocurriculumaren bidez, norbere prestakuntza, lan-bizitza eta bestelako datu interesgarri batzuk era ulergarrian laburbil daitezke bi edo hiru minutuan, eta, horri esker, norberak erakutsi ahal du komunikatzeko eta denbora kudeatzeko gaitasuna duela eta langilea dinamikoa eta berrizalea dela. Elevator pitch delakoaren antzekoa da bideocurriculuma, nolabait: pertsona ekintzaile batek konbentzitu egin behar ditu bere proiektuan inberti dezaketen horiek.

 

Ezagutu zure gaitasun profesionalak

Horrez gain, Egazek curriculuma idazten dutenen gaitasun profesionalen gaineko analisi zehatza eskaintzen du. Gaitasunen analisia lanbide-profilak bilatzeko aurrerapauso bat da; izan ere, lan-harremanen gaur egungo ereduak norbanakoetan oinarritzen dira.

Enpresa aitzindariek euren erakundeari balioa emango dioten talde profesionalak osatzearen alde egiten dute. Curriculumak esperientzia eta prestakuntza azaltzen ditu; gaitasun profesionalen azterketak, berriz, elkarrizketatutako pertsonaren gaitasun eta trebetasunak jasotzen ditu, eta lanbide-profil jakin baten beharra duen enpresari erakargarri izan dakizkiokeen balioak erakusten ditu.

Joera horien eredu da Koldo Saratxaga enpresaria. Izan ere, aurrera atera zuen Irizar Euskal Herriko enpresa, antolakuntza-aldaketa bati esker: “norbanakoetan oinarritutako proiektua” proposatu zuen. Elkarrizketa batean, gainera, honako hau esan zuen: “Pertsona bat ez da besteengandik bereizten unibertsitate-ikasketak edukitzeagatik; gaitasun profesionalek, enpatiak, inplikazioak, taldean lan egiteko gaitasunak… horrek guztiak egiten gaitu berezi”.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');