MikroETEei negozioaren zati bat edo negozio osoa digitalizatzeko urratsak ematen laguntze aldera, Digital Indartuz programa jarri da abian.
Ibilbideak 7 Ikaskuntza-saio zehatz planteatzen ditu, online web-formatuan landuak. Ikaskuntzak doakoak dira eta 2 ordu irauten dute, 15:00etatik 17:00etara. Ikaskuntza-saiook hamabostean behin egiten dira, 2020ko irailetik abendura bitartean.
6. Modulua / “Sarrera errealitate birtualera eta haren aplikazioa industrian”
Informazioa + Prestakuntza + Zalantzak argitzea zuzenean adituekin
Osteguna, azaroak 26, 15:00etatik 17:00etara
Hizlaria:
Endika Larrazabal Oleaga
Informatika-tresna berritzaileen bidez produkzio-eraginkortasuna hobetzeko neurrira egindako komunikazio-soluzioetan espezialista.
Beitxu Studioseko bazkide sortzailea & zuzendari teknikoa:
- Tresna digitalak diseinatu, garatu eta abiaraztea enpresentzat, prestakuntza-zentroentzat eta erakunde publikoentzat.
- Eraginkortasuna hobetzeko, aurrezteko eta tresna berriak sartzeko irtenbide teknologikoak abian jartzeko aholkularitza.
- Eraldaketa digitaleko prozesuetan laguntzea.
- Teknologia berriak aplikatzen hasi nahi duten irakasle eta profesionalentzako prestakuntza.
Norentzat: ETEak, mikroETEak eta eratu berri diren enpresak, erakunde antolatzaileen udalerrietan kokatuta daudenak: Eskuinaldean (Getxo, Erandio eta Leioa), Uribe Kostan, Txorierrin eta Mungialdean. Lehentasuna emango zaie industria-sektoreetako inskripzioei, industriari atxikitako zerbitzuei eta handizkako merkataritzari.
- Errealitate Birtuala eta Errealitate areagotua bezalako teknologien sarrera eta onurak, adibide praktikoak aztertu eta baloratuz.
- Teknologiara hobeto hurbiltzeko behar espezifikoak identifikatzea, produkzioari eta edukiak sortzeari laguntzeko.
- Teknologia horiek enpresa-esparruan dituzten aukerak eta aplikazio praktikoa negozioaren hainbat arlotan.
- Errealitate Birtualaren eta Errealitate Areagotuaren erabilerak barneko prozesu korporatiboetan (diseinua, ekoizpena, prestakuntza, marketina eta komunikazioa).
Zalantzak ebaztea: saio osoan zehar txat bat izango dugu zuen zalantzak azaltzeko eta planteatutako galdera guztiei erantzungo zaie.
Inskripzioa: Parte hartzeko, 2020ko azaroaren 24a baino lehen beheko estekan eman behar duzu izena.
Harremanetarako:
Asun Peña
behargintza.enpresa@leioa.net
944 00 41 95
Gabirel Rodríguez
ekintzailetza@erandio.eus
944 17 56 16
Ana Sonia Elorriaga
aselorriaga@txorierri.eu
964 53 63 70
Iñigo Urrutia
empresa@mungialdeko-behargintza.com
946 15 62 44
Idoia Belasko
ibelasko@getxo.eus
944 66 01 40
Jokin Etxebarria
jetxebarria@jataondo.org
946 15 66 12
Gabriel Delgado
uke@urkobe.eus
946 76 06 38
Diru-laguntzaileak:
Iruzkin berriak