Datorren azaroaren 19an, Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoentzako jardunaldi akademiko-profesionala

Datorren azaroaren 19an, Bigarren Hezkuntzako ikasleen gurasoentzako jardunaldi akademiko-profesionala

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatea, EGAZ Txorierrik eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Politeknika Ikastegiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan, jardunaldi akademiko-profesional bat egingo du Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen gurasoentzat; azaroaren 19an izango da, 18:00etatik 19:30era, Derioko Kultur Birikan. Besteak beste, gurasoek prestakuntza-ibilbideen, eskualdeko hezkuntza-eskaintzaren edo lan-merkatuan gehien eskatzen dituzten trebetasunen berri izango dute.

Jardunaldi hau Ezagutu Aukeratzeko programaren parte da, zeinaren helburua baita ikastetxeak eta ingurune soziolaborala elkarrengana hurbiltzea, ikasleei etorkizunean aukeratuko dituzten lanbideen berri emateko xedearekin. Ezagutu Aukeratzeko programak hainbat jarduera biltzen ditu, hala nola enpresetarako bisitak, mahai sektorialak eta egonaldi eta esperientziak profesionalekin.

Honako hauek izango dira jardunaldiko hizlariak:

  • José Manuel Tubio, Txorierriko Politeknika Ikastegiko koordinatzaile pedagogikoa, zeinak prestakuntza-zikloen, Txorierriko eskaintzaren eta ildo zientifiko-teknikoko eskaintzaren berri emango duen.
  • Ainhoa Saenz, orientatzailea, zeinak DBHtik unibertsitate-masterretara heltzeko ibilbidearen berri emango duen: horien artean daude, besteak beste, erdi- eta goi-mailako prestakuntza-zikloak eta unibertsitate-graduak. Eskualdean Batxilergoari begira dauden aukerak ere aipatuko ditu.
  • Jokin Gorozika, Bilboko Ingeniaritza Eskolakoa. Unibertsitate-kredituen, masterren, atzerriko unibertsitateekiko lankidetzaren (Erasmus programa eta antzerakoak) eta enpresekiko elkarlanaren inguruan mintzatuko da.
  • Alex Loustaunau, EGAZ Txorierriko zuzendaria, zeinak egungo lanpostuen joerak eta bilakaera, IKTen sektoreko eskari handieneko enpleguak (ez dutenak eskaintza beteta) eta ezinbestekotzat jotzen dituen trebetasunak jorratuko dituen.

Izena emateko epea irekita egongo da azaroaren 19ra arte, beheko formularioaren bidez.

IZENA EMATEKO FORMULARIOA

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>