“Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programak zubi beharrezkoak jartzen ditu pertsonei hezkuntza- eta lanbide-arloko argibideak emateko

“Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programak zubi beharrezkoak jartzen ditu pertsonei hezkuntza- eta lanbide-arloko argibideak emateko

Marivi Cuartango
Politeknika Ikastegia Txorierriko koordinatzaile pedagogikoa

Marivi Cuartangok urte asko darama Politeknika Ikastegia Txorierriko koordinatzaile pedagogiko lanean. Alde horretatik, oso ontzat jo du “Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programa egiten ari den lana. “Oso pozik gaude programarekin, eskola eta enpresa batzeko helburuak betetzen dituelako” azaldu du.

1.- Nola sortu zen “Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programa?

Programa horren ernamuina Politeknika Ikastegia Txorierrin sortu zen, duela 12 urte, lan- eta gizarte-esparruaren errealitatea eskolara gerturatzeko apustu moduan. Egaz Txorierri agertu zenean, ordea, bestelako hedadura eman zitzaion. Izan ere, bazekien banako zentroen esparrutik hedatu behar duen proiektua dela, eta programari bestelako oinarria eman zion, haraneko enpresekin edo beste erakunde batzuekin jarduerak egiteko. Bestela esanda, programaren etorkizuna zabaldu zuen.

2.- Orduan, esan daiteke Egazek garatu duela programaren edukia?

Bai. Egaz Txorierrik bere programa egin zuenean, txalotu egin genuen egitasmoa, gure ustez ere horrelakoa izan behar duelako “Conocer para Elegir – Ezagutu Aukeratzeko” programak: hau da, eskualdeko proiektua, ez erdialdekoa. Horrek lehen ez zeukan indarra ematen dio.

3.- Zer deritzozue programari?

9ko nota jarri diogu, beti daudelako hobetu beharreko arloak, baina oso pozik gaude, helburuak betetzen ari baita: enpresa eta eskola batzea, ikastegiak, familiak eta ikasleak batzea, eskolara enpresetako profesionalak ekartzea eta ikasleak lan-mundura eramatea.

4.- Programako ekintzetatik, zeinek dute arrakastarik handiena?

(BTEK jardunaldia – Zatoz eta kontatu zure esperientzia – Sektore-informazioko mahaia – Enpresetarako bisita – enpresetako egonaldia)

Nik uste bakoitzak publiko jakin bat duela xede. Ildo horretatik, nik goranzko ibilbidea ikusi dut balorazioari dagokionez, eta gure ikasleen parte-hartzea hartu dut adierazle gisa: gero eta gehiago parte hartzen da zentrotik kanpo, egonaldiak egiten… Bestalde, ikusi dut familiek ere asko parte hartzen dutela gizarte- eta lanbide-orientazioko jardunaldian (BTEK).

5.- Zer-nolako harrera igartzen diezue ikasleei eta gurasoei?

Pozik daudela antzematen dugu, lortzen ari garen edukiaren sakontasuna dela eta. Gainera, ikasleek eta senideek balorazio oso ona egiten dute inkestetan.

6.- Gomendatzen al diezue programa hau enpresei eta ikastetxeei?

Dudarik gabe. Gainera, hazteko asmoa duen programa da. Nire ustetan, eskualdeko gizartearentzat onuragarria da, beharrezko zubiak jartzen baititu pertsonei hezkuntza- eta lanbide-arloko argibideak emateko.

7.- Programaren zein alderdi nabarmenduko zenuke?

Jendeak interes handia du programa honetan, eta horren arrazoietako bat da asko indartzen dela esparru zientifikoa, teknikoa eta industriala. Euskadiko industria-sektoreak presentzia handia du estatuko gainerako sektoreen aldean, bai eta Europako sektoreen aldean ere. Horrez gain, enpresen elkarteek adierazten digute jendea falta dela esparru zientifiko eta tekniko horretarako; horrexek bermatzen du herrialde baten etorkizuna. Alde horretatik, ahalegintzen gara ikasleek hau balioets dezaten, neskek batez ere; izan ere, kultura-estereotipoak direla eta, zerbitzuen sektorera jotzen dute gehiago. Herrialde bateko zerbitzuek funtziona dezaten, atzean ekoizpen-sektore indartsu bat behar da; bestela, herri hori ez aurrera ez atzera geratzen da. Programa honek alderdi horretan sakontzen du.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>