Colegio Vizcaya, irakasten ikasiz

Colegio Vizcaya, irakasten ikasiz

Colegio Vizcaya lau hamarkada baino gehiago daramatza Txorierri haranari begira, talaia berde natural baten gainetik. Azken hamar urteetan, ikastetxeak Montessori metodoa sartu du bere proiektu pedagogikoan. Metodo hori pertsonak bere ingurunearekin duen harremanean oinarritzen da, prestakuntzarako motor gisa. Ikastetxeko zuzendari Miguel Ángel Moralen hitzetan, “helburua adimena eratzea da, ez besterik gabe edukiak sartzea”.

“Ikastetxe guztiek ematen dute balioetan oinarritutako hezkuntza; aldea da zein diren balio horiek, nola lantzen dituzten eta zenbateko intentsitatearekin”.

“Lehen asko sustatzen zen adimen kognitiboa, adimen-koefizienteari lotutakoa. Ondoren, adimen emozionalaz hitz egin zen, eta orain, berriz, adimen exekutiboa lantzen da”, azaldu du zuzendariak. Azken adimen hori gizaki egiten gaituen garuneko zatian dago kokatuta, erabakiak hartzeko eta emozioak kontrolatzeko mekanismoak dauden lekuan.

Ikastetxearen eredu pedagogikoak hiru adimenak batera lantzen ditu, orekaz eta behar bezala zuzenduta. Ikastetxearen beraren teknikak eta María Montessorik 1906an sortu zuen sistema uztartzen ditu. Gainetik esanda, bertako hezkuntzak autonomia eta ekimena ahalbidetzen ditu.

Balio erantsia

Miguel Ángel Morales, zuzendaria

Miguel Ángel Morales, zuzendaria

Ikastetxeko arduradunaren arabera, “Newtonek zioen moduan, erraldoien sorbaldetan igota, leku bakoitzeko alderdi garrantzitsuenak bildu ditugu, eta emaitza ona izaten ari da”. Zamudioko Colegio Vizcaya bere ikasleei balio erantsi gehien ematen dien Euskadiko ikastetxeetako bat da. Adierazle hori lortzen da hasiera batean espero den balioaren eta lortutako balioaren arteko aldea begiratuta; lehenengoa nazioartean aztertzen diren faktore soziokultural eta sozioekonomikoek zehazten dute, eta bigarrena ikasleari egiten zaizkion kanpoko ebaluazioen emaitzak oinarritzat hartuta ateratzen da.

Horretarako, funtsezkoa da bizipen-balioak lantzea; horiek praktikan jartzea. “Ikastetxe guztiek ematen dute balioetan oinarritutako hezkuntza; aldea da zein diren balio horiek eta nola lantzen dituzten”. Balioek eta horien intentsitateak osatzen dute gizarte baten kultura, eta horiek bereizten dute gizarte bat besteetatik. Intentsitate hori neurtzeko modu bat da, balioa bizitzeaz gain, balioari eskaintzen zaion denbora neurtzea. Emaitza balio ukiezin bat da, eta, goi-mailako hezkuntzara edo lan-merkatura igarotzean, eskaintzen duen abantaila oso nabarmena da.

Horrez gain, ikasleak mundu akademikotik kanpo egiten duen aurrerapena ere erregistratzen da. “Mila adierazle baino gehiago ditugu. Erakunde batera, GKE batera, ospitale batera edo halako lekuren batera bisitaldiak egiten ditugunean, inkestak egiten ditugu jakiteko ikasleak nola portatzen diren, zer galdera egiten dituzten edo zenbat laguntzen duten”. Horrez gain, hainbat lehiaketatan parte hartzen dugu; esaterako, EHUk eta Deustuko Unibertsitateak berrikuntzarekin lotuta sustatzen dituztenetan.

Ikastetxeak zazpi urte behar izan ditu Montessori metodoari buruzko prestakuntza jasotzeko eta metodoa bere proiektu pedagogikoaren barnean martxan jartzeko. Hezkuntza-eredu hori duela ia hiru ikasturtetik dugu martxan. Haur Hezkuntzan aplikatzen dugu (0-6 urte), baita Lehen Hezkuntzako jarduera batzuetan ere. “Etengabe prestatzen ari gara; nik astean sei ordu erabiltzen ditut jendeari prestakuntza emateko”.

Kudeaketa indargune gisa

Miguel Ángel Moralek duela 34 urtetik zuzentzen du Bizkaia Ikastetxea, eta argi dauka bere ikastetxearen indargune nagusia bertako kudeaketa-eredua dela. “Honek ondo funtzionatzeko, beharrezkoa da kudeaketa-eredua eraginkorra izatea. Zuhaitz batetik hainbat gauza zintzilikatzen badituzu eta zuhaitza ahula bada, ez die eutsiko”.

Hezkuntzaren arloko aditu gisa, gustatuko litzaioke legeek (EAEkoak, zentralak, Europakoak) autonomia gehiago ematea ikastetxeei. Horrez gain, kalitateari lehentasuna emango dion irakasleen prestakuntzaren alde egiten du. “Irakasteari baino garrantzi handiagoa eman behar zaio ikasteari. Baliteke eskolak ezin hobeto ematea, baina horietan ezer ikasten ez bada…”.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');