CODECOB Ekuadorretik Egaz Txorierrira bisitan

CODECOB Ekuadorretik Egaz Txorierrira bisitan

Joan den urriaren 21ean, Bolivar (Ekuador) probintziako Garapen Ekonomikorako Agentzia CODECOBeko (Corporación de Desarrollo Económico y Competitivo) presidente Galo Vásconez del Salto jaunak Egaz Txorierri bisitatu zuen Erakunde hori arduratuko da, hain zuzen ere, Bolivar probintziako garapen produktibo, sozial, kultural eta ekonomiko iraunkorraz, bereziki.

Egaz Txorierriko gerente Álex Loustaunauren eskutik, Egaz Txorierrin gauzatzen diren ekimenak ezagutu ahal izan zituen sakonago; besteak beste, laguntzen kudeaketaren, finantzaziorako sarbidearen, ekintzailetzaren, aholkularitzaren eta langileen hautaketaren arloan gauzatzen direnak. Hala, bi lurraldeetan hazkundea sustatzeko estrategiak eta jarduketa-bideak partekatu ahal izan zituzten.

Egaz Txorierrik beste herrialde batzuetako enpresa-mapan kokatzen du eskualdea, Euskal Herriko enpresa-sarearen leku estrategiko eta erreferente gisa.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>