Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierriko udalen bitartez eta EGAZ Txorierrirekin lankidetzan, gazte politikak berrikusiko ditu gazteekin, haien beharretara egokitzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierriko udalen bitartez eta EGAZ Txorierrirekin lankidetzan, gazte politikak berrikusiko ditu gazteekin, haien beharretara egokitzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierriko udalen bitartez eta EGAZ Txorierrirekin lankidetzan, eskualdeko gazteekin jardungo du lanean datozen hilabeteetan, gazte politikak berrikusi eta haien benetako beharretara egokitzeko. Horretarako, hainbat ekimen egingo dituzte irailetik aurrera; besteak beste, tailerrak edo aurrez aurreko topaketak, bai eta online galdetegiak ere. Halaber, sare sozialak erabiliko dituzte, zuzeneko komunikazio-tresna gisa, gazteen ekarpenak jasotzeko.

Hausnarketa-prozesu hau aldi berean gauzatuko da Bizkaiko eskualde guztietan eta xede izango du, batetik, eskualdeko gazteen eskaerak eta beharrak eta, bestetik, profilen araberako egiturazko beharrak jasotzea. Horretarako, orain arte abiarazitako ekimenetan parte hartu dutenei zein programa horietan parte hartu ez dutenei zuzenduko zaie ekimena.

Gainera, Europa osorako adostutako gazteentzako helburu eta politika publikoen berri emango zaie gazteei, baita haien errealitatera egokitu ere.

Horrez gain, Txorierrin indarrean dauden gazte politikak ebaluatuko ditu, hain zuzen Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan “Gaztedi Bizkaia” programaren esparruan garatu direnak. Programaren helburua da gazte politika integrala sustatu eta garatzea, eta Foru Aldundiak, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Erandioko Udalak bultzatu dute.

Programa horren esparruan, azken urteotan, besteak beste honako ekintza hauek egin dira: Ezagutu Aukeratzeko –Batxilergoko eta DBHko bigarren zikloko ikasleei lan-munduaren errealitatea hurbilarazteko programa–, Ekintzailetzaren eta Enpleguaren Eguna, kultura ekintzaileari buruzko lehiaketak eta, konfinamenduan egondako hilabeteetan, telefono bidezko orientazio-zerbitzu bat, enplegua bilatzeari edo karrera profesionalak birbideratzeari buruzko banakako tutoretzak eskaini dituena. Azken zerbitzu horrek 270 pertsona artatu ditu.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>