Bizkaiko Foru Aldundiak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari 12 neurriren artean, maiatzaren 11tik, ‘Bizkaia aurrera!’ planaren bitartez

Bizkaiko Foru Aldundiak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari 12 neurriren artean, maiatzaren 11tik, ‘Bizkaia aurrera!’ planaren bitartez

Bizkaiko Foru Aldundiak 95,5 milioi euro emango dizkio lurraldeko ekonomiari zuzeneko inbertsioen eta zerga-pizgarrien artean, maiatzaren 11tik, ‘Bizkaia aurrera!’ planaren bitartez. Planak, 12 jarduketa batzen ditu, hainbat sektore ekonomikori zuzenduta. 15 milioi euroko mikrokredituak aurreikusten ditu sektore guztietako autonomoentzat eta 2 eta 5 langile arteko enpresa txikientzat, alarma-egoerak itxita egon badira; 5 milioiko enplegu-plan berezi bat, gremioen jarduera sustatzeko Renove Etxea plan bat edo barneko turismo-plan bat, besteak beste.

Horrela, dozena bat premiazko neurriak batzen ditu planak, eta Aldundiko sail guztiek hartu dute parte haren sorreran. Talka eta suspertzeko plana da, eta horren helburua da ekonomia garatzea, egoera okerrenean dauden pertsonei eta sektore ekonomikoei laguntzen: autonomoak, lana galdu duten pertsonak eta mikroenpresa, enpresa txiki eta ertain eta enpresa handiak.

«Alarma-egoeraren ondoren suspertzeko eta berriro ere martxan jartzeko» diseinatu da ‘Bizkaia aurora!’ plana, eta, ildo horretan, krisiaren kontrako lehenengo plana da; ondoren, beste neurri eta erabaki batzuk hartuko dira hurrengo hilabeteetako eboluzio ekonomikoaren arabera.

Onartu diren 12 neurriak, eta bakoitzean egingo den inbertsioa, hauexek dira:

1. Bizkaiko autonomoei eta besteren konturako bost langile edo gutxiago dituzten enpresa txikiei laguntzeko mikrokredituak. (15M€)

2. Lanpostuei eusten laguntzeko eta langabezian dauden pertsonen kontratazioa sustatzeko enplegu-plan berezia. (5M€)

3. Bizkaiko tokiko merkataritzan, kulturan, turismo-establezimenduetan eta ostalaritzan kontsumoa sustatzeko bonoak. (5M€)

4. Renove Etxea Plana, Bizkaiko eraikuntzako gremioen artean jarduera sustatzeko.

5. Elkargik abalatutako enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen maileguen gabeziarako laguntza-programa. (150.000 €)

6. Bizkaiko herrietan mugimendua, jarduera, kultura eta kontsumoa sustatzeko barneko turismo-plana. (300.000 €)

7. Industriari lotutako sektoreetako enpresa txiki eta ertainen eta bost eta ehun langile arteko enpresen ekonomia suspertzeko zuzeneko laguntzen programa. (4M€)

8. Bizkaia aurrera! digitalizazio-plana. (10.4M€)

9. Ekonomia eta enplegua suspertzea errazteko zerga- eta tributu-neurriak.

10. Kultura, kirol eta Covid-19ren ikerketa-jardueretarako mezenasgoa handitzea, eta 2020an haiek lehentasunezko jarduera izendatzea.

11. Bizkaian jarduera, ekonomia, kultura eta aisialdia dinamizatzen dituzten jarduerak bultzatzea osasun-agintaritzak baimentzen baditu. (2.1M€)

12. Bizkaia Gara, lurraldeko boluntarioen sarea, indartzea, eskatzen diren zeregin guztiak indartzeko eta laguntzeko. (50.000 €)

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>