Bizkaiko Aldundiak enplegu-plana aurkeztu du, eta horren bidez aurten 2.225 enplegu sortzea espero du

Bizkaiko Aldundiak enplegu-plana aurkeztu du, eta horren bidez aurten 2.225 enplegu sortzea espero du

Ekonomia Sustatzeko Saileko foru-diputatu Imanol Pradalesek Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu Planean jasotako aurtengo jarduketak aurkeztu ditu. Planak 19.270.000 euroko aurrekontua izango du, eta bi helburutarako banatuko da: batetik, enplegua sustatzeko (13,7 milioi euro) eta, bestetik, talentua sustatzeko (5,5 milioi euro). Planaren helburua da 2015. urtean 2.225 lanpostu sortzea. Foru-gobernuak egindako aurreikuspenen arabera, lanpostu horietako 800 gazteak kontratatzeko izango dira, beste 225 lanik gabe luzaroan egon direnak lan munduan txertatzeko, eta gainerako 1.200 lanpostuak autoenpleguaren bitartez sustatuko dira.

Enplegua sustatzea

  • Enplegua sustatzeko, laguntza zuzenak emango dira, hain zuzen, Aldundiak gazteak kontratatzeko eta gazteei kontratu mugagabeak egiteko ezartzen dituenak. Bi partidek, batuta, 3,2 milioi euro osatzen dituzte, eta horrek esan nahi du aurten % 21 igo dela zenbatekoa 2014koaren aldean. Hala, aurten 1.700.000 euro bideratuko dira praktiketako kontratuak sustatzera, gazteei lan egiteko lehen aukera emateko, eta 1,5 milioi euro bideratuko dira 30 urte bitarteko gazteak behin betiko kontratatzea sustatzeko.
  • Halaber, % 11,1 igo da Lan Berri programara bideratutako zenbatekoa. Programa hori luzaroan lanik gabe egon diren kolektiboari zuzendutakoa da, bereziki, eta positiboki diskriminatzen ditu, horien artean, 45 urte baino gehiago dituztenak.
  • Eta plan honetan lehentasuna duten ardatzetan hirugarrenak, hots, autoenplegua sustatzea helburu duenak, 6.000.000 euro jasoko ditu.
  • Azkenik, enplegua sustatzeko aurrekontuko 1.000.000 euro eskualdea indarberritzeko planak garatzera bideratuko dira, 725.000 euro Behargintza zentroen bidez eskualdean enplegua sustatzera eta 1,6 milioi euro Demaren bitartez egiten diren jarduketak finantzatzera.

Talentua sustatzea

Talentua sustatzeari dagokionez, arlo horretako jarduketak enplegagarritasuna hobetzera daude bideratuta, eta aurrekontua honako hauek finantzatzeko erabiliko da: Bizkaia:talentek garatzen dituen ekintzak (1,5 milioi euro), BizkaiLaben ezagutza kudeatzeko programa (3 milioi euro), espezializazio-gelak, nazioartekotze-ikastaroak eta -praktikak (699.000 euro) eta prestakuntzarako bikaintasun-bekak (250.000 euro).

Laguntzetarako epeak

  • Gazteak kontratatzeko laguntza: martxoaren 15etik irailaren 30era bitartean.
  • Lan Berri programa: martxoaren 15etik irailaren 30era bitartean.
  • Autoenplegurako laguntzak:
    1. Udalerrietako enplegu- eta tokiko garapen-zentroen edo irabazi asmorik gabeko erakundeen aholkularitza eta prestakuntza-ikastaroen antolakuntza: urtarrilaren 29tik irailaren 12ra bitartean.
    2. Enpresak abian jartzeko eta sortzeko laguntzak: martxotik eta irailera bitartean.
    3. Enplegua sortzeagatiko laguntzak: martxotik eta irailera bitartean.
    4. Bikaintasun-bekak: martxotik urriaren 31ra bitartean.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');