BIZKAIA OREKAN proiektuak Bizkaiko enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, eta EGAZ Txorierrik bertan parte hartzen du 2016tik

EGAZ Txorierrik Bizkaia Orekan proiektuan (‘Bizkaia, lurralde lehiakor eta orekatua’) parte hartzen du 2016tik. Ekimen horrek askotariko fruituak eman ditu probintziako iparraldean bere lehen bi urteetan: ekintzaren, enpresak kudeatzeko gaikuntza pertsonalizatuaren eta sareen arloko prestakuntza eman die Bizkaiko iparraldeko 20 enpresa txikiri, lehiakortasuna hobetzeko; Bizkaiko enpresa-espezializazioaren azterlana egin du; industrialdeen kudeaketa eta mantentze-lanak hobetzeko politikak ezarri ditu; metalaren sektoreko balio-kateko 68 enpresaren arteko industria-lankidetza abiarazi du; Bizkaiko enpresa-jarduera berrietarako erabilgarri dauden guneak bilatu ditu… Emaitzen balantzea eta aurreikusitako hurrengo urratsak lan-jardunaldi batean aurkeztu ziren ekainaren 8an (ostirala), Boroa Enpresa Parkeko AIC Automotive Intelligence Centerren. Bide batez, bertako instalazioak ikusteko aukera ere egon zen.

20180608_091955 copia100 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten topaketan, eskualdeko ordezkari politikoek barne, hala nola Zamudioko alkate eta Txorierriko mankomunitateburu Igotz Lópezek, Txorierriko mankomunitateburuorde Miguel Ángel Gazteluk, Sondikako alkate Xabier Zubiaurrek eta Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko buru Imanol Pradalesek. Bertan izan ziren, halaber, Bizkaiko eskualde guztietako garapen-agentzietako teknikariak. Agentzia horiek lau jarduketa-eremutan banatuta daude: iparraldea, ekialdea, hegoaldea eta mendebaldea.

Jardunaldia baliagarria izan zen balantzea egiteko eta programa honen erronka berriak finkatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak jarri zuen abian programa, 2016an, Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren laguntzarekin. Programaren helburua da lehiakortasunaren arloko politika publikoak ezagutaraztea eta horien eragina areagotzea Bizkaia osatzen duten eskualde guztietan, eta lurralde historikoaren lehiakortasuna hobetzea, bertako aniztasuna kontuan hartuta. Horretarako, Bizkaia Orekan programak lau eremu eta 12 eskualde barne hartzen ditu. Horiek guztiek erronka bateratuak dituzte, baina baita espezifikoak ere.

Topaketan, ekimena abian egon den bi urte hauetan gauzatutako jarduerak partekatu zituzten, eta horrek aparteko aukera eman zien lurraldearen eremu guztietan egindako lorpenen berri izateko eta Bizkaia Orekan osatzen duten eskualde-mailako eragile guztien arteko harremanari eusteko.

IMG-20180608-WA0000EGAZ Txorierrik proiektuaren iparraldeko eremuan parte hartzen du. Eremu horretan sartzen dira Mungialdea, Txorierri, Uribe Kosta eta Eskuinaldea. Lan-jardunaldian, gainera, ‘Industria lankidetza: metalgintzako enpresen artean sinergiak eta negozio aukerak identifikatu eta sustatzea’ proiektua aurkeztu zen. Hilabeteotan, besteak beste, lan egin da sektoreko balio-katea sortzeko, ekoizpenerako gaitasun teknologikoak identifikatzeko eta enpresen sare bat sortzeko (sektoreko ETEak), zeinak prest egongo baitira lan egiteko, elkar ezagutzeko, lehiakortasuna hobetzeko eta elkarren artean proiektuak garatzeko.

Hala, 2016tik 68 enpresarekin lan egin da, bisitak eta txosten pertsonalizatuak eginez. Horrez gain, metalaren sektoreko balio-katea aztertu da 12 katebegitan, metalaren sektoreko balio-kateko enpresen ezaugarriak zehaztu dira eta sinergien matrize bat eratu da, enpresa bakoitzaren gaitasunak eta lankidetza-aukerak biltzen dituena. Datozen hilabeteetarako erronkak izango dira enpresen arteko lankidetzak ezartzea, sarea dinamizatzea (negozioa eta eskariak lortuz sareko enpresentzat) eta prestakuntza espezifikoa ematea sarean parte hartzen duten enpresei.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>