BETEKIZUNAK ETA BALDINTZAK
Onuradunak
- Helbide soziala Bizkaian duten bost urte arteko antzinatasuneko edozein tamainako eta sektoreko teknologia arloko startup-ak.
- Alarma egoerari buruzko estatuko dekretua eman zen egunean beste baten kontura lan egiten duten 5 langile arte (landaldi oso baliokidean) zituzten eta helbide soziala Bizkaian duten enpresa txikiak (euren antzinatasuna edozein bada ere).
Laguntzaren helburua
- Merkataritza, ekoizpen eta antolakuntza arloekin erlazionatutako gastuak ordaintzea, baina ez zorrak berriro finantzatzea, ezta pasiboa berregituratzea ere.
Epea
- Ekainaren 3tik, aurrekontua agortu arte.
- Eskaerak, honako esteka honetan.
Inbertsiorako tresnak
- Mailegua, 7.500 €-ra arte enpresa bakoitzeko.
- Interes barik (UTB %0).
- Komisio eta notaritzako gastu barik.
- Berme eta abal pertsonal barik.
- Gehieneko amortizazio epealdia 5 urte, urtebeteko gabealdiarekin.
- Hiru hilabetez behin amortizatu beharreko kuotak.
- Aurretik amortizatzeko aukera, kostu barik.
Informazio gehiagorako, jarri harremanetan gurekin:
Ana Sonia Elorriaga | aselorriaga@txorierri.eu | 94.453.63.70
Edo eskatu informazioa formulario honen bidez.
Iruzkin berriak