‘Bizkaia Aurrera Plana’-ri buruzko webinarrak ostegunean, ekainak 11

‘Bizkaia Aurrera Plana’-ri buruzko webinarrak ostegunean, ekainak 11

Egun on guztioi,

Mezu honen bidez jakinarazi nahi dizuet datorren ostegunean, ekainak 11:

  • Goizeko 11:00etan izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Aurrera! planaren baitan martxan jarriko dugun ‘Enpresei eta autonomoei zuzenduriko mikrokedituen’ egitasmoa aurkezteko bilera. Eva Armesto enpresa sustatzeko zerbitzuaren arduradunak eta Oscar Ugarte Seed Capital Mikro enpresako zuzendariak azalduko dute neurria.
    Hau da deialdira sartzeko URLa.
    Bilera ostegunean hasiko da, 11:00etan; hala ere, 10:45etik konektatu ahal izango da.
  • 13:00etan izango da Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Aurrera! planaren baitan martxan jarriko dugun ‘Ekonomia suspertzeko zuzeneko laguntzen programa’ egitasmoa aurkezteko bilera. Jorge Berezo berrikuntza zerbitzuko arduradunak azalduko du neurria.
    Hau da deialdira sartzeko URLa.
    Bilera ostegunean hasiko da, 13:00etan; hala ere, 12:45etik konektatu ahal izango da.

Ordenagailu pertsonal  batetik (PC edo Mac) eta gailu mugikor batetik (Android eta IOS) konekta daiteke.

Ekitaldira sartzeko jarraibideak

Itxaroten zaitugu!

EGAZ Txorierrik, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailaz lankidetzan dihardugu neurri hau denok ezagutu dezazuen. Honela bada, bileraren helburua, zuekin programaren ezaugarriak konpartitzea izango da, nori zuzenduta dauden argitzea, ze dokumentazio aurkeztu beharko litzatekeen, epeak…

Arazorik badago PCaren audio-konexioan, larrialdi neurri gisa, aukera hau egongo da bilerara telefono-dei bidez sartzeko 912 15 82 36 zenbakian eta jarraibide hauen arabera:

  • Sakatu 1#, gaztelaniaz jarraitzeko.
  • Markatu laguntzaile-kodea: 163 098 4130#
  • ID ez dutenez, hau markatzen da: #

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan gurekin: 
Ana Sonia Elorriaga | aselorriaga@txorierri.eu | 944 53 63 70 edo formulario honen bidez.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>