Bilboko Ganberak eta Txorierriko Mankomunitateak enplegua eta enpresa-jarraitutasuna sustatzen dute

Bilboko Ganberak eta Txorierriko Mankomunitateak enplegua eta enpresa-jarraitutasuna sustatzen dute

Bilboko Ganberak, Egaz Txorierrik eta Txorierry Valley-k lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, BERRIZ ENPRESA programa sustatzeko Txorierriko enpresen eta ekintzaileen artean.

Hitzarmena Bilboko Ganberako idazkari nagusi Juan Carlos Landetak, Egaz Txorierriko gerente Alejandro Loustaunauk eta Txorierri Valleyko presidente Francisco Piedrak sinatu dute.

BERRIZ ENPRESA Eusko Jaurlaritzaren egitasmo bat da, Euskal Herriko merkataritzaren, ostalaritzaren eta ostatuaren sektoreetako enpresei begirakoa. Hain zuzen ere, enpresen jarraitutasuna eta hazkuntza bultzatzen ditu, eta, aldi berean, martxan dauden negozioak erosteko aukera ematen die ekintzaileei.

Egaz Txorierri Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak ikaskuntza-prozesuan lagunduko die programan parte hartzen dutenei, haien ideiaren bideragarritasuna aztertuz, negozio-plana eginez, prestakuntza emanez edo jarduera abian jartzeko diru-laguntzak eskura ditzatela ahalbidetuz.

Txorierri Valley Enpresen Sustapenerako Elkarteak ahalegina egingo du enpresak eskualdatzea helburu duen Eusko Jaurlaritzaren programa hau ezagutarazi eta bultzatzeko.

Bestalde, Bilboko Ganberak erosleari eta saltzaileari lagunduko die eskualdatze-prozesu osoan, ondo antolatuta eta planifikatuta egin dadin. Zehazki, beren negozioa saldu nahi duten pertsonei salmenta prestatzen lagunduko die; horretarako, salmenta-dosier bat egingo du, haien negozioa baloratuko du, erosleak bilatuko ditu eta eskualdatzea ixteko aholkularitza emango die. Negozio bat erosi nahi duten pertsonei, berriz, salgai dauden negozioak aztertzen lagunduko die, ikuspegi guztietatik: legeak, ekonomia- eta finantza-kudeaketa, bideragarritasun ekonomikoa, etab. Horrez gain, enpresa-plan bat egingo die eta aholkularitza emango die eskualdatzearen azken fasean eta negozio berria abian jartzean.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>