Bideocurriculumaren garrantzia lana aurkitzeko

Bideocurriculumaren garrantzia lana aurkitzeko

BideoCVak hautagaiaren inguruko lehen inpresioa izaten laguntzen die Giza Baliabideen arduradunei, eta aurreztu egiten dute elkarrizketa batek iraun dezakeen 30 minutuko tartea. Hala, pertsona interesgarria iruditzen bazaie, elkartu egiten dira areago sakontzeko.

Giza Baliabideetako (GGBB) profesionalek gero eta gehiago doitu behar dituzte aurrekontuak, eta langile-bilaketa gero eta eraginkorrago eta merkeagoak lortu. Horrexegatik erabiltzen dute gehiago Internet eta social media. Batez ere, inguru digitalari buruzko gutxieneko ezagutzak dituzten pertsonak behar direnean: hautagaia sarean ez badago, zaila izango da enpresa bati interesgarri suertatzea.

Konpainia guztiek erabiltzen dute Internet talenturik handiena eskuratzeko, eta zenbatetsi da % 80k hautagaien jarduera kontsultatzen dutela gizarte-sare nagusietan. Halaber, konpainien % 17k formatu hori eskatzen diete hautagaiei, idatzizko CVarekin batera. Ildo horretatik, bideocurriculumak (BideoCV) % 47 areagotzen ditu pertsona bat kontratatua izateko aukerak, Internet Academiren (iAi; Interneti buruzko on line prestakuntzako Espainiako plataformarik handiena) datuen arabera. Hala da aurkezpen-gutun horretan behar bezala jasotzen badira hautagaiaren gaitasunak eta ezagutzak.

Besteak beste, BideoCVaren abantailetako bat da hautagaiak komunikazio-trebetasunak froga ditzakeela, pertsona aktibo eta dinamikoa dela erakuts dezake, proaktiboa dela eta denbora kudeatzeko gai dela, bi edo hiru minutuan eta modu ulergarrian laburtzen baitu prestakuntza, lan-bizitza eta interesgarriak izan daitezkeen beste datu batzuk. Nolabait, ekintzaile batek bere proiekturako inbertitzaile posible bat konbentzitzeko egin behar duen elevator pitcharen antzekoa da.

Aldi berean, hautagaiak bere burua bereizten du bitarteko tradizionalak soilik erabiltzen dituzten beste pertsona batzuei dagokionez, ez baitute irudiaren indarra baliatzen.

BideoCVak hautagaiaren inguruko lehen inpresioa izaten laguntzen die GGBBen arduradunei, eta aurreztu egiten dute elkarrizketa batek iraun dezakeen 30 minutuko tartea. Hala, pertsona interesgarria iruditzen bazaie, elkartu egiten dira areago sakontzeko.

 

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');