Berrikuntza elektrikoaren erdian, Lemoako Ormazabal instalazioan

Berrikuntza elektrikoaren erdian, Lemoako Ormazabal instalazioan

Eremu batean makina batzuek xaflak mozten dituzte era automatizatuan, eta mozketa bakoitza banatuta uzten dute. Beste batean, laser bidezko galdaketa-prozesua egiten da. Beste eremu batean, programatutako galdaketa. Eta, prozesu horren guztiaren amaieran, amaierako produktuari kalitate-proba bat egiten zaio, zamalanen eremuan egiten den amaierako paketatzeraino. Ormazabal enpresak aurtengo martxoan bere 50. urteurrena ospatzen du; enpresaren Lemoako instalazioa sektore elektrikoko berrikuntzetara eta irtenbide fidagarriak ematera zuzenduta dago. Politeknika Ikastegia Txorierriko batxilergoko hogei bat ikaslek instalazioak bisitatu zituzten, eta helburu hori lortzeko nola lan egiten duten ikusi ahal izan zuten.

web_dentro

Bisita hori Txorierri Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuaren “Ezagutu Aukeratzeko” programan jasota zegoen, EGAZ Txorierrik kudeatzen duena; bisitan zehar ikasleek instalazioak gertutik ikusi, bertako langileen lan-profila nolakoa den ezagutu eta, gainera, egunero nola lan egiten duten ikusi ahal izan zuten. Marketing Globala eta Salmenta Estrategiak Saileko Javier Benito eta Jesús María Lodeirok Lemoako instalazioetan barrena eraman zituzten. Instalazioak bi jarduera nagusi ditu: xaflen transformazioa eta mozketa, eta muntaia-kate elektronikoa. Bisitan zehar lan nagusiak nola egiten dituzten ikusi ahal izan zuten.

“Ezagutu Aukeratzeko” programa lan-mundua nolakoa den bertatik bertara ikusarazteko helburuarekin jaio zen, eta ikasleei egiazko esperientziak erakusten dizkie, etorkizunean ikasketa-arloko erabakiak horretan oinarrituta har ditzaten. Gainera, programa horrek eskualdeko enpresekin lan egiten du, eta enpresok lanaren eta ikasketen arloko orientazio-jardunaldietan parte hartzen dute ikastetxeetan. Horrela, DBHko bigarren zikloko eta batxilergoko ikasleek zuzenean ezagutu dezakete enpresa-munduko errealitatea eta horretarako prestatzeko modurik hoberena.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>