Bereizi zeure burua besteengandik Gaitasunen Testarekin

Bereizi zeure burua besteengandik Gaitasunen Testarekin

Gaur egun bizi garen ingurua oso aldakorra da, eta ez dago enplegu-aukera handirik; hala ere, hautagai asko daude lanpostu bakoitzerako.Egoera horren aurrean, ia ezinezkoa da besteengandik bereiztea, nabarmentzeko eta, azkenean, hautatua izateko.

Arazo hau ez da hautagaitzen artean bakarrik gertatzen; izan ere, txanponaren beste aldean enpresak daude, eta zaila da haientzat ere behar duten profilera ondoen egokitzen den pertsona aurkitzea.

Egaz Txorierrin ezagutzen dugu egoera hori eta pertsonei zein enpresei laguntzeko lan egiten dugu. Hori dela eta, gaitasunen test bat diseinatu dugu, curriculumari eta hautaketa-prozesuei balio handiagoa emateko.

Pertsona guztiek dute ezaugarri eta ezagutza multzo bat, ikasitakoak zein jaiotzetik dituztenak, eta horiek definitzen dituzte jarduera jakin bat egiteko gaitasunak.Horrenbestez, bi gaitasun bereizten ditugu:

  • Oinarrizkoak edo nagusiak: lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak egiteko beharrezkoak
  • Gaitasun bereizleak: egingo den jarduerari bikaintasuna emango dioten gaitasunak

Hori dela eta, gure gaitasunak ezagutu behar ditugu eta geure burua horien bidez ezagutarazi; izan ere, horrek erraztu egingo digu gure helburua lortzea eta indartu egingo du gure garapen pertsonala eta profesionala.

Administrazio-profil baterako, adibidez, izan behar ditugun oinarrizko gaitasunak hauek dira: bezeroarenganako arreta eta kontabilitatea eta hizkuntzak jakitea.Baina beste gaitasun hauek bikaintasuna emango digute: plangintza, taldean lan egitea, enpatia eta iniziatiba.

Gaitasunek eragin handia dute lanpostua betetzeko orduan, eta, ondorioz, enpresa baten funtzionamenduan. Hortaz,horiek adierazi ahal izateak nahi dugun enplegua aurkitzen lagunduko digu. Horretarako, oso baliagarria da gure curriculumari gaitasunen grafiko bat gehitzea eta hor gure indarguneak erakustea, gure hautagaitzari balio handiagoa emateko.

Enpresaren ikuspuntutik, oso lagungarria da grafiko horiek dituzten hautagaitzak jasotzea; izan ere, argiago eta modu pertsonalizatuagoan ikus daiteke lanpostua lortu nahi duen pertsona nolakoa den, eta horrek, jakina, arindu egiten du hautaketa-prozesua.

Gaitasunaren ebaluazioa
Ebaluatutako pertsonak fidagarritasun handia erakusten du bere erantzunetan: taldean lan egiteko gaitasuna nabarmentzen da, baita ingurura egokitzeko eta erronka berriei aurre egiteko gaitasuna ere.Egokia da planifikatzeko eta antolatzeko gaitasuna eskatzen duten jarduerak egiteko.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>