Bekak honako arlo hauetan formakuntza jasotzeko: sektore estrategikoak eta bitikultura eta enologian, landare-osasuna eta laborategiko analisia

Bekak honako arlo hauetan formakuntza jasotzeko: sektore estrategikoak eta bitikultura eta enologian, landare-osasuna eta laborategiko analisia

Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratu egin ditu bi motako bekak lortzeko deialdiak, alde batetik, big data edo energiarena bezalako sektore estrategikoetan profesionalak prestatzeko, eta, bestetik, bitikultura eta enologia, landare osasuna eta laborategiko analisian formakuntza praktikoa jasotzeko.

Lehenengoak Bizkaia Bekak BBK 2018 dira, BFAk BBKrekin batera ireki dituenak “lurraldeko gaitasunari bultzada berri bat emateko helburuarekin eta modu honetan sektore estrategikoetan langileei formakuntza ematen jarraitzeko: big data, energia, aeronautika, hub finantzaria eta automozioa.” Proiektuak Bizkaia Talent‑en laguntza du, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako elkartea da eta bere ekintzak kualifikazio handiko langileen fidelizazio-, erakartze- eta lotura-prozesuak eta baldintzak sustatzera eta hobetzera begira dauden ekintzak egiten ditu, Bizkaiako antolakunde, erakunde eta enpresen berrikuntzaren eta ezagutzaren arloak sustatuz.

Programa hau Bizkaian jaiotakoei edota 12 hilabete baino gehiagoko auzune administratiboa dutenei, prozesua amaitu baino lehenagotik unibertsitateko titulazioa dutenei eta 30 edo 35 urte bete ez dituztenei zuzendua dago (aukeratutako graduondokoaren arabera).

Informazio gehiago

Bizkaia Bekak BBK 2018 programaren oinarriak

Deitutako bigarren hornidurak bitikultura eta enologia beka bat du eta baita animalien osasunari buruzko laborategiko formakuntza, experimentazio eta analisirako beste bat ere. Guztira 9.600 eurokoa den beka bat da, 800 euro hilean hainbat epetan: Animalien Osasunaren arloko formakuntza-beka 2019ko irailaren 2an hasiko da eta 2020ko irailaren 1ean amaitu; bitikultura eta enologiako bi bekak 2019ko urtarrilaren 14ean hasiko dira eta 2020ko urtarrilaren 13an amaituko dira eta landare osasuneko formakuntza-beka 2019ko maiatzaren 2an hasi eta 2020ko apirilaren 30ean amaituko da.

“Gero eta gehiago dira kalitate-, berrikuntza- eta tekniken aplikazio-betekizunak eta ezagutza gero eta efizienteagoak eta errespetu handiagokoak kalitatezko elikagaiak eskuratu eta landaretzaren sanitatearen kudeaketan. Horregatik gai hauetan formakuntza jasotzeak eta perfekzionatzeak gazte profesional hauek lan munduan txertatzen laguntzen du, honenbestez, interesgarria da 2019 eta 2020 urteetan honelako jarduera eta programa hauek gauzatu nahi dituzten bekadunek zentro hauetan parte hartzea.”

Informazio gehiago

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>