“Balioetan Heztea” ikastaroa (80 ordu), zure bide lanpostura

“Balioetan Heztea” ikastaroa (80 ordu), zure bide lanpostura

Prestakuntza akademiko sendoa eduki arren, lan-merkatura sartzea zaila izan daiteke gazteentzat. Horregatik, Egaz Txorierrik 2016ko otsailean “Balioetan Heztea” ikastaroa antolatuko du. Ikastaroaren helburua dagaitasun pertsonal eta profesionalak garatzea, lan munduan sartzea errazagoa izan dadin.Ikastaroa ezaugarri hauek dituztenei zuzenduta dago: 20 eta 35 urte bitartean edukitzea, goi-prestakuntza amaituta izatea (LH 2, unibertsitate gradua, masterra edo doktoretza), eta alor profesionalean esperientzia gutxi edo bat ere ezizatea.

“Curriculum-edukia zaintzeaz gain, hautagaiek enpresei eskaini diezaioketen balioa ere aintzat hartu behar da” esan du Susana Vidal Egaz Txorierriko Enplegu arduradunak. Vidal andreak badaki espediente akademiko bikaina edukitzea ez dela nahikoa lan-munduan sartu ahal izateko.“Ez da soilik kontuan hartzen curriculuma, gaitasunak ere garrantzitsuak dira; enpresek behar dutena talentua da. Garen modukoak garelako kontratatzen gaituzte” adierazi du.

Enpresek nahi dutena

80 orduko ikastaroan, gazteek prestakuntzajasoko dute, motibazio-jardunaldien eta taldeko dinamiken bitartez. Helburua da, enpresek hautagaiengan ikustealan postu horretarako langilebikain izango direla adierazten duten gaitasunak.“Enpresek hau bilatzen dute: taldean ondo lan egiten duen jendea, ekimenez eta autonomiaz jokatzeko gai dena eta erantzukizunak bere gain hartzen dituena” azaldu du langileak hautatzen aditua denak.

Ikastaroa, nagusiki, Txorierriko gazteei zuzenduta dago; bertan, kontratazio-potentzial izugarria baitago.  Automozioa, aeronautika, energia eta bioteknologia dira, besteak beste, eskualdeko sektore nagusiak. 2.300 enpresa daude bertan, eta 35.000 pertsonari ematen diete enplegua. Bizkaiko langabezia-tasarik txikienetakoa daukagu, gainera: % 11 inguru. Hala eta guztiz ere, goi-mailako prestakuntza duten langabe asko daude oraindik: zaila dute ikasitakoarekin loturiko lan bat topatzea.

Ikastaroa otsailaren 15ean hasiko da.

Interesa dutenek galdetegi hau bete behar dute.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>