“Balioen inguruko Prestakuntza: Enplegurako zure Bidea” ikastaroaren edizio berria

“Balioen inguruko Prestakuntza: Enplegurako zure Bidea” ikastaroaren edizio berria

Egaz Txorierrik “Balioen inguruko Prestakuntza: Enplegurako zure Bidea” ikastaroaren beste edizio bat hasiko du ekainaren 13an, lanik gabe dauden 20-35 urte arteko gazteentzat. Helburua da enpresek euren lanpostu hutsak betetzeko bilatzen dituzten gaitasun hauek sustatzea, besteak beste: motibazioa, sormena, taldean lan egitea eta enpatia.

Ikastaroa Hazilan Proiektuaren barruan antolatu da, eta Garapen-ek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) sustatzen du. Hazilanek Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, eta Europako Gizarte Funtsaren finantzaketari esker Euskadi osoko 5.000 gaztek enplegua lortzea du helburu.

Lanbide-praktikak

Ikastaroak 95 ordu izango ditu eta hiru astean egingo da. Proiektuaren lehen zatia da ikastaroa, eta talde-dinamiken eta coaching-saioen bitartez egingo da bereziki. Gero, bigarren fasean, Hazilanek lanbide-praktikak egiteko, lanpostuetan prestakuntza jasotzeko eta enpresa-proiektuetan parte hartzeko aukera eskaintzen du.

Otsailean eginiko ikastaroan parte hartu zuten 19 pertsonetatik 17 lan-merkatuan aktibo daude. Hazilan proiektuaren jarraipen eta laguntzari esker, pertsonak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetzen jarrai dezake.

Programa honi emandako laguntza eskertu nahi genieke honako hauei: José María Bilbao, Javier Sagasti, Irene Rodríguez, eta babesa eman diguten gainerako pertsona eta erakunde guztiei, besteak beste: ITP, Iddtek, Athletic Fundazioa, Peopleing, Bodegas Itxasmendi, Psicográfico, Rotobasque eta Hermanos Larrinaga.

Balioetan heztea

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>