Azaroaren 30ean Txorierriko lehen Enplegu Azoka egingo da, 15 empresa eta erakunderekin baino gehiagorekin

Azaroaren 30ean Txorierriko lehen Enplegu Azoka egingo da, 15 empresa eta erakunderekin baino gehiagorekin

Datorren azaroaren 30ean, Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Txorierrin Enplegua eta Garapen Ekonomikoa sustatzeko EGAZ Zerbitzuarekin batera, Txorierriko I. Enplegu Azoka antolatuko du Derioko Kultur Birikan. Horren helburua da enpresen eta lan bila ari diren edo ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeari buruzko informazioa jaso nahi duten gazteen arteko topaleku bat sortzea.

Goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte, gazteak zuzenean jarri ahalko dira harremanetan enplegua eskaintzen duten enpresa eta erakundeekin. Gainera, etengabeko prestakuntzari buruzko informazioa jasoko dute eta gaitasunak eta konpetentziak curriculumean nola txertatu ikasiko dute. Programazio guztia, azokaren webgunean ikus daiteke.

Cartel df euskera 18 logos

Igotz López Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko buruak eta Zamudioko alkateak emango dio hasiera egunari. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko ahaldun nagusiaren bulegoko Jonatan Moreno, EGAZ Txorierri eskualdeko enplegu-agentziako zuzendari Alex Loustanau, Derioko alkate Esther Apraiz eta Lanbideren lurraldeko zuzendari Izaskun Uriarte ere bertan izango dira. Halaber, egun osoan erakundeetako beste hainbat ordezkari ere bertaratuko dira: Lezamako alkate Jon Ander Aurrekoetxea; Derioko alkate eta Behargintza Txorierriko buru Esther Apraiz; Loiuko alkate Josu Andoni Begoña; Sondikako alkate Xabier Zubiaur, eta Larrabetzuko alkate Iñigo Gaztelu, besteak beste.

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateko buru Igotz Lópezek gazteak animatu nahi ditu “enpresei galderak egitera eta enpresekin harreman zuzena izateko aukera aprobetxatzera”. “Txorierriko I. Enplegu Azoka aukera paregabea da merkatuan zeuen burua ezagutarazteko eta, aldi berean, eskualdeko erakundeek behar dituzten profil profesionalen berri izateko”, azpimarratu du; izan ere, ikusi duenaren arabera, “Txorierriko hainbat enpresak ez dituzte aurkitzen zenbait lan-eskaintza betetzeko moduko profilak”.

Txorierriko I. Enplegu Azokan 17 stand egongo dira, bestek beste enpresa hauenak: ITP, Ingeteam, Matrici, NorayBIo/Histocell, ZTE, RDT Ingenieros, SGS, Ieteam, Iddtek, AGA eta Lontana. Erakunde hauek ere egongo dira: EGAZ Txorierri, Txorierriko Mankomunitatea, Lanbide eta Bizia Fundazioa (azken horrek aniztasun funtzionala duten pertsonentzako lanpostuak eskaintzen ditu), bai eta Txorierriko Politeknika eta Derioko Nekazaritza Eskola ere.

Lan-merkatuaren azterketa, sektore estrategikoen arabera

Beste hainbat jardueraren artean, eskualdeko puntako sektoreetako adituen mahai-inguru bat egingo da: “Lan-merkatuaren azterketa, sektore estrategikoen arabera”. Mahai-inguru hori osatzeko, eztabaida ireki bat egongo da, eta honako hauek hartuko dute parte bertan: María Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko managing director; Mario Bilbao Gorrino, ZTEko Giza Baliabideen, Harreman Publikoen eta Komunikazioaren zuzendaria; Carlos Ibáñez Avendaño, Naguspeako zuzendari kudeatzailea; José María Bilbao, ITP training manager; Yolanda López, Matrici S. Koop. enpresako Giza Baliabideen arduraduna; eta Benjamín Rosende, RDT Engineers enpresaren fundatzaile eta CEO.

Ibilbide antolatuak, arraskasta handia

Halaber, azokak ibilbide antolatuak egingo ditu standetatik. Orain arte, azokak interes handia piztu du, eta 250 pertsonak baino gehiagok bisitaldia eskatu dute jada.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>