ATOMIKA STUDIO, EKITEAREN ABENTURA

ATOMIKA STUDIO, EKITEAREN ABENTURA

GEM Global Entrepreneurship Monitor-en arabera, enpresa berrien bizi-zikloak ez ditu bi urte gainditzen, eta % 4k besterik ez dute bost urte baino gehiago irauten. Hala eta guztiz ere, Atomika Studioren enpresa-abenturak hamalau urte iraun du. Atomika Studioren hiru sortzaileak –Aimar Ruiz, Jon Goikuria eta Unai Langarika‑ pozik daude euren kasa lan egiten ikasi duten guztiarekin. Larragoiti jauregian instalatu ziren, hau da, Txorierri industrialdean dagoen Txorierriko enpresa-haztegian. Esperientziak zapore gazi-gozoa utzi die: orain beste bide bat hartuko dute, baina “ekiten asko ikasten da, eta enpresa-munduarekiko beldurra kentzen dizu”, adierazi du Jonek.

Diseinu-, komunikazio- eta bideo-agentzia hori sortzeko, Egaz Txorierriren aholkularitza jaso zuten negozio-ideia nola garatu eta enpresa funtsean nola kudeatu ikusteko. Horrez gain, ekintzailetzarako laguntza publikoak eskatzen lagundu zien.

Beste ekintzaile askok bezala, krisi hitza erabiltzen dute euren enpresa sortzearen alde zergatik egin zuten azaltzeko. “Hasiera oso ona izan zen; hasieratik genituen zenbait proiektu ziurtatuak, eta berehala hartu genuen martxa”, azaldu du Aimarrek.

Eurek eginiko lanen artean, Sondikako inauterietarako agindu zieten bideo batez daude harroen, baita ostalaritza-establezimendu baterako egindakoaz ere. Imanol Gallarzagoitia abeslariaren webgunea ere haiek egin zuten. “Lan bakoitzak jende gehiago ezagutzeko aukera ematen du, eta jende horrek beste pertsona batzuengana eramaten zaitu”, azaldu du Jonek.

 Emprender, el caso de Atomika Studio

Bezeroak bilatzea

“Txipa jarrita eduki behar da beti”, esan du Aimarrek. Haren iritziz, merkataritza-jarduera da bereziki zailena sortu berri den enpresa batentzat. Gainera, enpresa txikia zenez, zailago egiten zitzaien enpresa handietara iristea, eta konturatu dira enpresa handiek ematen diotela balio handiena irudiari eta komunikazioari. “Enpresa handiek badakite dirua inbertitu behar izango dutela, baina enpresa txikientzat gastu bat da, eta ez dute beharrezkotzat jotzen”, adierazi du Jonek. Komunikazioaren eta marketinaren arloan dagoen lan-intrusismoa ere oztopo bat da maiz.

Hala eta guztiz ere, esperientzia honek balio izan die “enpresa baten atzean zer dagoen eta lan-merkatua nolakoa den hobeto jakiteko”, gaineratu du Jonek. “Jendea ezagutzen duzu, eta azkenean beti deituko dizute; nire ilusioa proiektuak egiten jarraitzea da”, adierazi du Aimarrek.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>