Arrakastaz amaitu da “Ezagutu aukeratzeko” programaren egonaldien astea Txorierrin.

Arrakastaz amaitu da “Ezagutu aukeratzeko” programaren egonaldien astea Txorierrin.

Aurten ere, zoriontasun-aurpegiak.Hala parte hartu duten ikasleak nola beren enpresetako ateak ireki dituzten profesionalen taldeak ados daude: “Programak aukera ezin hobea ematen du”.

Bost egun horietan, Derioko Institutuko eta Politeknika Ikastegiko 73 ikaslek aukera izan dute goiz batez etorkizunean jardun nahi duten lan-esparruko profesionalekin aritzeko. Aurten, oso deigarria izan da hautatutako lanbideen aniztasuna: egonaldiak egin dira genetikaren esparruko enpresetan, telebista-estudioetan, ospitaleetan, laborategietan, marketin-enpresetan… Guztira 45 enpresak parte hartu dute “Hautatzeko, ezagutu”-ren bigarren edizio honetan.

“Ez nuen argi zer aurkitu behar nuen, baina goiz honek nire aurreikuspen guztiak gainditu ditu” esan du Aitor Madariaga ikasleak. Aberekin-en egin du egonaldia, behien intseminazio artifizialeko zentroan (Teknologia Parkean dago, Derion).Aitorren iritzia ez da bakarra; izan ere, ikasle gehienek hauxe adierazi dute, egonaldia dela eta: “aukera ona da deskubritzeko benetan nolakoa den jardun nahi dugun lanbidea eta ideia horrekin jarraitzeko edo beste zerbait hautatzeko”.

Beste alde batetik, egonaldi horiek neurri handi batean ahalbidetu dituzten profesionalen taldea eta enpresak daude. Ilusioa islatzen dute, belaunaldi berriek egunero egiten dituzten lanen inguruan dutengogoak eta interesak eragindakoa. Halaber, nostalgia ere badute: “nire sasoian ez zegoen halako programarik. Nahiko nukeen nik halako aukera bat eman izan balidate”.

Horrela amaitu da “Ezagutu aukeratzeko”-ren bigarren edizioa, eta aurten ere Egaz Txorierrik kudeatu du. Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Arloaren ekimena da eta Aldundiko Gazteria Arloak finantzatu du.

Visita a Ormazabal

Ormazabal-erako bisita

Estancia en IMQ

IMQ-eko egonaldia

Estancia en Histocell

Histocell-eko egonaldia

Estancia en Aberekin

Aberekin-eko egonaldia

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>