Adimentsuen ihesa geldituz

Adimentsuen ihesa geldituz

Gazte talentudunek atzerrira ihes egitea ez da herri-kondaira bat, baina, denborak aurrera egin ahala, gero eta gutxiagok egiten dute ihes. 2015. urtea albiste onekin hasi omen da; badirudi euskal gazteentzako lan-aukera sortuko dela eta horrek gainean dugun ezkortasunaren hodei beltza desagerraraziko duela.

Hays-ek 2015eko Lan Merkatuaren Gida argitaratu berri du, eta bertan modu orokorrean aztertzen dira Espainiako joerak eta soldatak. Gida horren arabera, Euskadiko enpresen % 56k kontratazio berriak egiteko asmoa dute aurten. Datu itxaropentsu horrekin batera, adierazi dute euskal enpresa horiek berek langile gutxiago kaleratu zituztela 2014. urtean.

Emaitza horiez harago, hauteman da lanpostu horiek sortzeko arrazoietako bat enpresei eskaintzen zaizkien laguntzak eta diru-laguntzak direla, erakundeen kontratazioa eta hazkundea sustatzeko.

Txorierriko enpresetako profesionalei egin dizkiegun elkarrizketetan ikusi dugun moduan, enpresek lehenik eta behin esperientzia eta prestakuntza akademikoa hartzen dute kontuan. Halaber, garrantzitsuak dira haientzat proaktibitatea, dinamismoa, balio-aniztasuna eta lan egiteko gaitasuna ere.

Prestakuntza akademikoaren barruan, hizkuntzek ere berebiziko garrantzia dute. Frantsesa, ingelesa, alemana eta portugesa dira Euskadiko enpresentzat balio handiena duten hizkuntzak.

 

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>