Abian da Hazilan proiektuarekin lotutako ikastaroa, eta, besteak beste, sormenaren eta taldeko lanaren balioak irakatsiko zaizkie goi mailako titulazioa duten 44 urtetik beherako langabeei

Abian da Hazilan proiektuarekin lotutako ikastaroa, eta, besteak beste, sormenaren eta taldeko lanaren balioak irakatsiko zaizkie goi mailako titulazioa duten 44 urtetik beherako langabeei

Irailean, Hazilan proiektuaren hirugarren edizioko ikastaroa hasi da, Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik diruz lagunduta; besteak beste, taldeko lanaren eta sormenaren balioak irakatsiko zaizkie goi mailako titulazioa duten 44 urtetik beherako langabeei.

web_pequeña

Ikastaroan, parte-hartzaileetako bakoitzaren gaitasun pertsonalak indartzeko dinamikak eta taldeko tailerrak landuko dira. Parte-hartzaileak diziplina ugaritatik datoz eta askotariko arloetan trebatuta daude, hala nola zuzenbidean, ingeniaritzan, lan harremanetan, ikus-entzunezko komunikazioan, arkitekturan eta enpresen administrazioan.

Hazilanek –hirugarren edizioa da honako hau– aintzat hartzen du “gaitasun pertsonalak eta profesionalak” curriculumean jasotzen diren ezagutzak bezain garrantzitsuak direla. Horregatik, ikastaro honetan, parte-hartzaile bakoitzak etekina aterako dio bere ahalmenari, motibazio-saioen, taldeko dinamika sortzaile eta berritzaileen –‘Lego Serious Play’ metodologia, adibidez– eta orientazio pertsonalizatuaren bidez.

Horrela, ikasleek teknika eta ezagutza jakin batzuk eskuratuko dituzte, eta enpresei hobeto azaldu ahal izango diete zergatik kontratatu beharko lituzketen. Gainera, parte-hartzaileak laster prest egongo dira enpresetan hasteko, programak eskaintzen dituen praktikak eginda. Izan ere, programaren helburu nagusia langabeei kalitatezko enplegua ematea da.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

(function(i,s,o,g,r,a,m){i[\'GoogleAnalyticsObject\']=r;i[r]=i[r]||function(){ (i[r].q=i[r].q||[]).push(arguments)},i[r].l=1*new Date();a=s.createElement(o), m=s.getElementsByTagName(o)[0];a.async=1;a.src=g;m.parentNode.insertBefore(a,m) })(window,document,\'script\',\'https://www.google-analytics.com/analytics.js\',\'ga\'); ga(\'create\', \'UA-55799332-1\', \'auto\'); ga(\'send\', \'pageview\');