Abian da HAZILAN, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egiteko programa

Abian da HAZILAN, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egiteko programa

Hamar pertsonak parte hartuko dute HAZILANen, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko eta enpresetan praktikak egiteko programa. Hain zuzen ere, ekimena irailaren 17an hasiko da. Proiektuaren helburua da Txorierriko langabeak prestatzea lan-merkatuak eskatzen dituen gaitasun sozial eta profesionaletan, eta nahi duten lanpostuan esperientzia lor dezaten erraztea. Ikastaroa zazpigarrenez emango da aurten, eta 20-44 urte arteko langabeak diren eta goi-mailako prestakuntza duten pertsonak aktibatzeko xedea du.

HAZILAN % 50ean finantzatzen dute Europako Gizarte Funtsak eta EGAZ Txorierrik, eta oso-osoko prestakuntzako 80 ordu izango ditu. Prestakuntza praktikoa izango da, eta pertsonaren alderdi guztiak lantzea izango du helburu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzen eta lan-merkatuan kokatzen laguntzeko.

Ikastaroan izena emandakoak praktiketan hartu nahi dituzten enpresek EGAZ Txorierrin jaso dezakete informazio gehiago. Praktikek 2-6 hilabete iraungo dute; hartara, ikasleak esperientzia lortu ahal izango du nahi duen lanpostuan, modu pertsonalizatuan eta etengabeko tutoretzapean. Horren helburua da pertsona horien zeharkako gaitasunak hobetzea, eta, batik bat, izena emandakoei curriculum akademikoan islatuta ez dauden baina enplegua bilatzerakoan curriculumean agertzen direnak bezainbesteko garrantzia duten gaitasun pertsonalak identifikatzen eta indartzen laguntzea.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>