Abian da Derion Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa

Abian da Derion Tokiko Enplegua Sustatzeko Programa

Lan-munduan sartzeko zailtasunak dituztenei edo baztertuak izateko arriskuan daudenei enplegurako ateak irekitze aldera, Derioko Udalak 77.750 € bideratu ditu Tokiko Enplegua Sustatzeko Programara, talde politiko guztien adostasunarekin.

Plan hau Egaz Txorierrik bideratu du, eskualdean ekonomiaren garapenaz eta enpleguaz arduratzen den eragilea baita, eta, plan horren bitartez, bost pertsona aldi baterako kontratatuko dira.  Planak hiru fase izango ditu: gaitasun profesionalak bereganatzea, laneko segurtasunari buruzko ikastaro bat eta kontratazioa bera. Lehenengo fasean, enplegua lortu duten bost pertsonek –bi peoi, ofizial igeltsero bat, ofizial kofratzaile bat eta administrazio-laguntzaile bat‑ eta erreserban dauden beste bostek prestakuntza jaso dute astebetez, Egaz Txorierri taldearen eskutik.

Talde-dinamiken eta coaching-saioen bitartez, komunikazioa, motibazioa, indarguneen eta ahulguneen hautematea eta halako gaitasun eta trebetasunak landu dituzte. Ikastaroaren asmoa da konfiantza ematea eta lanpostu bat lortzeko aukerak areagotzea pertsona horiek lan bila ari direnean edo lanpostu baterako hautagai direnean. Ondoren, Tokiko Enplegua Sustatzeko Planaren bitartez zehaztutako lanpostuetarako hautatutako bost pertsona horiek laneko arriskuak prebenitzeko ikastaro bat jasoko dute, lanean hasi aurretik.

Ikasleen iritziak gaitasunen ikastaroari buruz

Mariano Yáñez: “Ikastaroa lagungarria izan daiteke nolabait, lana lortzeko”.

Jaime Bran: “Oso lagungarria iruditu zait, bereziki elkarrizketetan beldurra galtzen laguntzen duten taktikak ikasteko”.

Mónica Gómez: “Jendearekiko jarrera irekiagoa izateko lagundu dit, baita neure buruari ausarta naizela erakusteko ere”.

José Luis Martínez: “Gauzak bilatzeko ausartagoa izaten lagundu dit, eta agian neure kasa lanean jartzeko ere balioko dit”.

Nekane Orue: “Neure burua hobeto ezagutzeko balio izan dit, zehazki, neure ahulguneak eta indarguneak zein diren jakiteko. Konturatu naiz lankide ona naizela eta gustuko dudala taldean lan egitea”.

Marian Elorrieta: “Egazeko giza taldea oso profesionala dela ikusi dugu”.

Guillermo Martin:  “Izugarri gozatu dut, benetan. Kontzeptu berri ugari ikasi ditut”.

Begoña Gaubeka: “Lanik gabe zaudenean beldur handia duzu, baina ikastaro honek erakusten dizu hainbat gaitasun dituzula eta horiek lagungarriak direla lana bilatzeko”.

Iñaki Hernández: “Asko motibatu nau, eta ikasi dut ez zaiola beldurrik izan behar lan-munduari. Oso gustura egon naiz taldearekin”.

Adolfo Santos: “Oso pozik nago taldea ezagutu izanaz eta haiekin lan egin izanaz”.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>