Abian da dagoeneko COVID-19aren ondorioen aurka gaitasun digitalen arloko prestakuntzarako, lan-berrorientaziorako eta berrenplegurako 3R Enplegua Txorierri Programa

Abian da dagoeneko COVID-19aren ondorioen aurka gaitasun digitalen arloko prestakuntzarako, lan-berrorientaziorako eta berrenplegurako 3R Enplegua Txorierri Programa

Oinarrizko gaitasun digitalen arloko prestakuntza, lan-berrorientazioa eta berrenplegua. COVID-19ak enpleguan eragin dituen ondorio negatiboak arintzeko, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen 3R Enplegua Txorierri Programaren barruan, EGAZ Txorierrik hainbat jarduketa gauzatuko ditu, osasun-krisia dela eta langabezian geratu diren pertsonak lan munduan sar daitezen berriro.

Horretarako, berrorientaziorako nahiz berrenplegurako neurriak abiaraziko dira, laneratzea ahalbidetu eta langabezia kronifikatu ez dadin. Halatan, laguntza integraleko programa baten bidez, enplegua eskuratzeko benetako aukerak sortu nahi dira.

Berrorientaziorako ekintzak (banakako aholkularitza eta pertsonei lanera itzultzeko prozesuan laguntzea) eta berrenplegurako ekintzak (lan-munduan sartzen laguntzea, eta, horretarako, enpresek zein profil behar dituzten detektatzea) aurrez aurre egingo dira EGAZ Txorierriren instalazioetan, 09:00etatik 14:00etara. Erreserbatu zure lekua hemen:
Captura de pantalla 2020-09-10 a las 10.56.37

Gaitasun digitalen prestakuntza, ordea, azarotik aurrera egingo da (60 ordu), online formatuan eta tutore batekin, parte-hartzaileek egungo teknologia-eskaerara egokitzeko beharrezkoak diren oinarrizko gaitasunak eskura ditzaten. Erreserbatu zure lekua hemen:
Captura de pantalla 2020-09-10 a las 10.56.37

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>