Abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira Txorierri Bekak, hots, gazteak lanekoak ez diren praktikak egiteko kontratatzeko enpresetarako laguntzak

Abenduaren 31ra arte eskatu ahal izango dira Txorierri Bekak, hots, gazteak lanekoak ez diren praktikak egiteko kontratatzeko enpresetarako laguntzak

Gaurtik hasi eta abenduaren 31ra arte (eskaerak aurkezteko azken eguna) lortu ahal izango dira 18 eta 29 urte arteko pertsonak lanekoak ez diren praktikak egiteko hartuko dituzten enpresetarako laguntza ekonomikoak. Gazteek Txorierriko eskualdean erroldatuta egon behar dute, langabeak izan behar dute eta profesionaltasun-ziurtagiria, prestakuntza-zikloren bat edo unibertsitateko gradua izan behar dituzte.

Beka horiek 6 hilabete iraungo dute eta 3.600 euroko zenbatekoa izango dute (hilean 600 euro). Txorierriko gazteentzako prestatzeko eta lan egiteko aukera bat dira; bekei esker, gazteek lan-munduarekin lehenengo harremana izango dute, ordainduta eta tutoretzapean, enpresetako praktikak eginez.

EGAZ Txorierrik 6 beka kudeatuko ditu. Laguntza ekonomiko horiek lortu ahal izango dituzte Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bitartez lanekoak ez diren praktikak egiteko gutxienez 6 hilabetez gazte bat hartzen duten enpresek, eta gazteek 2018ko ekainaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin beharko dituzte praktikak. Bekak Gaztedi Bizkaia Txorierri Erandio 2018 programaren barruan daude. Programa hori Txorierriko Mankomunitateak eta Bizkaiko Foru Aldundiak jarri dute abian.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>