550 pertsonak baino gehiagok aurkitu zuten lana 2017an EGAZ Txorierriren bidez, horien % 16k kontratu mugagabeekin eta lanaldi osoan

550 pertsonak baino gehiagok aurkitu zuten lana 2017an EGAZ Txorierriren bidez, horien % 16k kontratu mugagabeekin eta lanaldi osoan
  • 495 pertsonak besteren konturaaurkitu zuten lana, eta 59k autoenpleguarenbidez; kontratuen artetik % 16 mugagabeak izan dira.
  • Horren ondorioz, besteak beste, Txorierriko langabezia-tasa puntu erdi baino gehiago gutxitu da, % 8ra; Bizkaiko batez bestekoa % 13,08 da, eta Euskadikoa, berriz, % 11,9 (2017ko abenduko datuak, Eustat).
  • 370 enpresak jo zuten Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzura profesionalen bila.
  • Azaroan, EGAZ Txorierrik eskualdeko lehen enplegu-azoka egin zuen, eta 1.500 pertsona eta enpresen 16 stand bildu zituen.

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzuak, EGAZ Txorierrik, 554 pertsonari eman zien lana 2017an. Horien artetik 549k besteren kontura aurkitu zuten lana, eta 59k, berriz, autoenpleguaren bidez.EGAZ Txorierrik hautaketa-prozesuetako bitartekari gisa egin duen lanaren bidez sinatutako kontratazio horien % 16 mugagabeak eta lanaldi osokoak izan ziren.

Enplegua sustatzeko ahalegin horrekin batera, EGAZ Txorierrik Txorierriko I. Enplegu Azoka antolatu zuen azaroan; 1.500 lagun bertaratu ziren enplegu bila edo ibilbide profesionala berriz bideratzeko ideiak hartzera, eta enpresen 16 stand jarri ziren.325 pertsonak eman zuten izena 26 bisita gidatuetako batean parte hartzeko, eta mahai-inguru bat ere egin zen 6 aditurekin.

2017 urtea itxi zenerako, eskualdean % 8ko langabezia-tasa zegoen; zifra hori 2016koa baino 0,68 puntu hobea da. Gainera, Txorierriko enplegu-tasa Bizkaiko batez bestekoa baino hobea da (2017an, % 13,07ko langabezia-tasa zegoen Bizkai osoan), baita Euskadikoa baino hobea ere (% 11,90, EUSTATen arabera).

EGAZ Txorierrira hautagai bila jo zuten enpresek, batik bat, profil hauek eskatu zituzten: teknikariak eta profesional zientifiko eta intelektualak (% 21), eskulangileak eta manufaktura-industrietako eta eraikuntzako langile kualifikatuak (% 17), laguntzaileak (% 17), administrariak (% 14), oinarrizko langileak (% 12) eta zerbitzuetako langileak (% 12).

Ildo horretatik, EGAZ Txorierrira hautagai bila jo zuten enpresak, nagusiki, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorekoak (% 26,03), manufaktura-industriakoak (% 24,61) eta adar profesional eta zientifikokoak (% 13,15) ziren, eta gainerakoak, berriz, administraziokoak (% 6,5), hezkuntzakoak (% 6,5), garraioaren eta salgaien sektorekoak (% 6,22) eta eraikuntzaren sektorekoak (% 5,94).

Hala, guztira 370 enpresak jo zuten EGAZ Txorierrira (2016an baino % 24,16 gehiago), 1.360 lanpostu betetzeko hautaketa-prozesuetan bitartekari-lanak egin zitzan.

Enplegua sortzen laguntzeko, gainera, beste hainbat egitasmo abiatu ziren: Enplegu Azoka, Balioetan Hezteko Hazilan proiektua, batxilergoko ikasleak eta haien familiak enpleguaren inguruan orientatzeko Ezagutu Aukeratzeko programa, Global Training nazioartekotze-bekak eta Txorierri Bekak.

Autoenplegua

EGAZ Txorierrik, era berean, 44 enpresa-proiektu bultzatu zituen, eta gaur-gaurkoz 59 enplegu sortu dira horien ondorioz.Proiektu horiek aurrera ateratzeko, 1.815.160 euroko inbertsioa egin zen (2016an baino % 30,18 gehiago), eta 1.280.100 euroko finantzaketa lortu zen (2016an baino % 34,27 gehiago) hala nola Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europako Gizarte Funtsak enplegua sustatzeko dituzten diru-laguntza publikoetatik.

Autoenplegu Sailak, gainera, negozio-plan bat osatzeko doako aholkularitza ematen du, eta enpresa-kudeaketaren arloan trebatzeko oinarrizko ikastaroak ere ematen ditu, beharrezkoak Bizkaiko Foru Aldundiaren ekintzailetzarako laguntzak lortzeko.Horren helburu nagusia da eskualdean enpresa-proiektu berriak ezartzen laguntzea eta ekintzaileei jarraibideak ematea.Geuk eginiko estatistiken arabera, eskualdeko ekintzaileak batik bat 35 eta 45 urte arteko gizonak dira, erdi- edo goi-mailako ikasketak dituztenak, eta haien atzetik daude 25 eta 34 urte arteko emakumeak, horiek ere erdi- edo goi-mailako ikasketadunak.

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitatearen Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko Zerbitzua da Egaz Txorierri, eta eskualdeko enplegua eta laneratzea sustatzea du helburu. Horretarako, hainbat egitasmo gauzatzen ditu, hala nola Hazilan eta Ezagutu Aukeratzeko programak (lehenengoaren bidez, gaitasun pertsonal eta profesionalen garapena lantzen da; bigarrenak, berriz, enpresa-errealitatea gazteengana gerturatzea eta ikasketak aukeratzeko orientabidea ematea du xede). Egazek parte hartzen du, halaber, Eusko Jaurlaritzaren Global Training beketan eta Txorierriko udalek laneratzea eta enplegagarritasuna sustatzeko asmoz antolatzen dituzten jardueretan.

Informazio gehiago: www.txorierri.eu.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>