33 lanpostu berri Txorierri eskualdean

33 lanpostu berri Txorierri eskualdean

Gaur egun, herrialde honetako langabezia da herritarren kezkarik handienetako bat. Hori dela eta, udalak eta erakundeak buru-belarri ari dira lanean langabezia-tasa murrizteko eta ahalik eta lanpostu gehien sortzeko.

Lanbideren deialdiei dagokienez, 2015eko Eskualdeko Enplegu Planari esker, hori egia bihurtuko da; izan ere, lanik gabe zeuden 33 pertsonak lanpostu bat lortuko dute Txorierri eskualdean. Plan horrek kontrataziorako ematen dituen diru-laguntzei esker, pertsona horietako 16k udalerriko lanpostuak lortuko dituzte zuzenean, eta gainerako 17ek eskualdeko enpresetan lan egingo dute.

Zuzenean egingo diren 16 kontratazioak lorategiak eta hiri-altzariak zaintzeko lanpostuak betetzeko izango dira, bai eta instalazio elektrikoak mantentzekoak eta administrazio-funtzioak betetzekoak ere. Horiek guztiak Txorierriko udalerrietarako izango dira. Kontratatzeko baldintza bat lanik gabe egotea da, baina, horrez gain, % 30ek DSBEren titular izan beharko dute eta gainerako portzentajeak honako kolektibo hauetako baten parte izan beharko du: 35 urtetik beherako pertsonak, 45 urtetik gorako pertsonak eta Lanbiden izena emanda daudenak gutxienez duela 6 hilabetetik, 55 urtetik gorakoak, lanik gabe denbora luzea daramatenak, gizartean baztertuak izateko arriskua dutenak eta emakume elbarriak, adingabeen eta elbarrien ardura dutenak eta genero-indarkeriaren biktima direnak.

Udalerriko bizitzako hainbat arlotan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzeko asmoz, enplegu-plan honetan genero-ikuspegia txertatu da lehen aldiz jarduketa guztietan. Hori dela eta, Berdintasun Sailak hala eskatuta, kontratatutako 33 pertsonetatik % 40, gutxienez, emakumeak izango dira.

Eskualdeko enpresek 3.000 euroko pizgarria izango dute, kontratazioa gauzatzeko plantilla handitu behar badute. Egaz Txorierrin eskatu beharko dute diru-laguntza.

Hala, Eskualdeko Enplegu Planera bideratutako diru-laguntzari esker, langabeen alde ari gara apustu egiten, eta Txorierri haraneko pertsonek lanpostu bat lor dezaten ari gara sustatzen.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>