2015eko BTEK jardunaldian izena emateko epea ireki dugu

2015eko BTEK jardunaldian izena emateko epea ireki dugu

Aurten ere, Txorierriko Mankomunitatearen “Ezagutu Aukeratzeko” lan-mundurako orientazio-programak derrigorrezko bigarren hezkuntzako bigarren zikloko ikasleen senideak gonbidatu nahi ditu 2015 BTEK jardunaldian parte hartzera.

Jardunaldi horren helburua familien galderei erantzutea da, eta ahalik eta informazio gehien ematea, euren seme-alabei etorkizuneko lanbidea aukeratzen lagundu ahal izateko. Hala, prestakuntza-programek eskaintzen dituzten aukera soziolaboralen berri eman nahi diegu familiei, eta horiei buruzko aholkuak eman.

Jardunaldian garrantzi handiko hiru hizlarik hartuko dute parte: Álex Loustaunau jaunak, Egaz Txorierriko kudeatzaile eta eskualdeko tokiko garapen eta enplegu agentziako arduradunak; Mariví Cuartangok (Politeknika Ikastegia Txorierri Koop. E.), pedagogia-koordinatzailea eta Ekintzailetza Arloko arduradunak; eta Esteban Laraudogoitiak (Bilboko Ingenieritza Tekniko Industrialeko U. E.), komunikazio eta enpresa-harremanetako zuzendariordeak. Mariví Cuartangok lanbide-heziketako prestakuntza-eskaintzaren berri emango du, eta, Esteban Laraudogoitiak, berriz, unibertsitateko ikasketen eskaintzaren berri emango digu.

Jardunaldia bukatu ondoren, nahi duenak museoan zehar egingo den bisita gidatuan parte hartzeko aukera izango du.

Ekimen hau Txorierriko gazteentzako lan-mundurako orientazio-programako jardueretako bat da.

Eman izena hemen

BTEK JARDUNALDIA

Data: 2015eko azaroaren 24a.

Izena emateko azken eguna: 2015eko azaroaren 23a.

Ordua: 18:00etatik 20:00etara.

Tokia: BTEK Bizi Teknologia.

Helbidea: Astondo Bidea, 602 – Teknologia Parkea. Derio.

Beharrezkoa da aurrez izena ematea.

BTEK Jardunaldira sartzea doakoa izango da, plazak agortu arte.

logos

 

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>