100 ikasle baino gehiago eta 34 enpresa, “Ezagutu aukeratzeko” jardueretan

100 ikasle baino gehiago eta 34 enpresa, “Ezagutu aukeratzeko” jardueretan

Bere lana betetzen duen persona baten ondoan egun bat pasatzea; hainbat sektoretako enpresak bisitatzea, euren lana zertan datzan ikusteko; profesionalen lan-esperientzia entzutea; zalantzak galdetzea… Urriaz geroztik, Txorierriko ehun bat ikaslek hartu dute parte EGAZ Txorierrik kudeatzen duen ‘Ezagutu Aukeratzeko’ programako orientazio-jardueretan. Horiek diseinatuta daude Bigarren Hezkuntzako azken ikasturteko eta Batxilergoko ikasleek lehenengo harremana izan dezaten enpresa-errealitatearekin eta, horrela, etorkizunerako nahi duten lan-ibilbideari buruzko erabakiak ahalik eta informazio onenarekin har ditzaten.

Ekimen hori Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Sailak, Erandioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ‘Gaztedi Bizkaia’ programaren barruan dago, eta programaren helburua da gazteen politika integrala sustatzea eta garatzea.

Aurtengo edizioan 49 profesionalek, 34 enpresak eta 24 familiak parte hartu dute proiektuaren lau jarduera-motetan, hasi seme-alabei etorkizuneko hezkuntza-ibilbidea hautatzen laguntzeko gurasoentzako orientazio-jardueretatik, eta enpresetan uzeneko esperientziak izateko aukera ematen duten jardueretara.

BTEK jardunaldia

web20180220_104531 copia BTEK jardunaldia egin zen, DBHko 3. Eta 4. Mailako ikasleen gurasoentzat, prestakuntza-eskaintzari eta eskualdeak dituen lanbide-irteerei buruzko orientazioa emateko. Bertan, hainbat lan- eta akademia-eremutako profesionalek hartu zuten parte, eta azaldu zuten gazteek zein aukera izango dituzten. Hala, EGAZ Txorierri, gerente Alex Loustaunauk azaldu zuen eskualdeko enpresek zein prestakuntza-profil eskatzen duten gehien, eta Politeknika Ikastegia Txorierriko koordinatzaile pedagogiko Marivi Cuartangok Lanbide Heziketako eskaintzaren berri eman zuen. Gainera, Esteban Laraudogoitiak (EHU/UPV) unibertsitate-ikasketen eskaintza azaldu zuen. Halaber, Bizkaiko Teknologia Parkeko Lankidetza eta Zerbitzuen Arloko Alex Urracak eta hezkuntza-orientatzaile Ainhoa Saenzek ere hartu zuten parte.

 

webBasquegame1 copiaBestalde,103 ikaslek hartu dute parte enpresetan egin diren egun bateko egonaldietan, eta euren intereseko lan-eremuetan lanaldi baten nondik norakoak ezagutu ahal izan dituzte. Programaren barruan, halaber, enpresetara bisitaldiak antolatu dira. Hainbat konpainiak ateak zabaldu dizkiete ikasleei, euren eguneroko lanaren berri emateko, ikasleek lan-mundua ezagut dezaten eta erabaki dezaten norantz bideratu nahi duten euren lan-ibilbidea.

Beste honako enpresa hauek hartu dute parte: Derioko Eskola, RDT ingenieros, ITP, Matrici, ZIV, Idertia, Uriarte Safibox, Gestamp, Inser Robótica, Grupo Lontana eta Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zerbitzuak. Horrela, adibidez, eskualdeko ikasleen interesekoak diren ingeniaritzako, baso-zaintzako eta Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako profesionalekin lehen harremana izan dute parte-hartzaileek.

Horiez gain, gazteei enpresen errealitatea hurbilarazteko, ZIV elektrizitate-enpresako fabrikazio arloko zuzendari Begoña Aranzabe eta IDDTEKeko gerente eta fundatzaile Irene Rodríguez, Politeknika Txorierrin izan ziren sektore-mahaietan parte hartzeko. Bertan, euren lan-esperientzien berri eman zieten ikasleei eta enpresa-munduaren inguruan zituzten zalantzak argitu zizkieten.

Beraz, ehun bat gaztek izan dute aukera hainbat sektoretako enpresa-errealitatearekin lehen harremana izateko; horri esker, etorkizunean erabakiak hartzeko irizpide obektibo eta praktikoak izango dituzte.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>