«10 minutuko elkarrizketa batean, lortu nahi duzuna da instintuak esatea pertsona hori inplikatu egingo dela»

«10 minutuko elkarrizketa batean, lortu nahi duzuna da instintuak esatea pertsona hori inplikatu egingo dela»

Urtarrilean, Begoña Aranzabek, ZIV elektrizitate-enpresako fabrikazio-zuzendariak, 1. Batxilergoko ikasleekin egindako topaketa batean parte hartu zuten Politeknika Ikastegia Txorierrin. Topaketa horretan, Aranzabek enpresa-munduan izan duen esperientzia kontatu zuen, ikasleei Batxilergoa amaitu eta prestakuntza-ibilbidea aukeratu behar dutenerako laguntzeko asmoz. Sektore-mahai hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Txorierriko Mankomunitatearen Gaztedi gazteentzako enpleguaren kalitatea hobetzeko programaren barruan antolatu zen.

Topaketan, Aranzabek bere esperientzia kontatu zuen. Azaldu zuen ZIV duela 24 urte sortu zela hainbat profil profesionaletako 15 pertsonaren eskutik, eta gertutik ikusi zutela zeinen garrantzitsua den egokitzeko gaitasuna, bereziki lehenik enpresa Indiako enpresa-talde batek hartu zuenean eta, duela gutxi, Saudi Arabiako enpresa-talde batek hartu zuenean.

-Zure esperientzia aintzat hartuta, zer hartzen da kontuan lanpostu baterako hautagaitzetan?

-Hasiera batean, egindako ikasketen arabera aukeratzen dira hautagaiak. Guk profil elektronikoa nahi izaten dugu, elektrizitatearen edo komunikazioaren arlokoa… hau da, profil teknikoak. Gero elkarrizketa pertsonal bat egiten zaie: lehenbizi Giza Baliabideetan, eta gero, lan egingo duten pertsonarekin. Nik neuk hautagaiaren ekimena eta lan egiteko prestasuna balioesten ditut batez ere. 10 minutuko elkarrizketa batean, lortu nahi dudana da instintuak esatea pertsona hori inplikatu egingo dela, berarekin kontatu ahal izango dudala eta lan egiteko, ikasteko eta enpresaren barruan hazten joateko gogoa duela.

-Zein aholku emango zenieke orain institutuko azken urtean daudenei eta zer ikasi aukeratu behar dutenei?

-Hasteko, esango nieke nahi duten zerbait egin dezatela, eta etorkizuna duen arlo bat bila dezatela; esate baterako, elektronika, elektrizitatea eta komunikazioa. Zibersegurtasunaren arloan, adibidez, mundu oso bat dago. Eta esan nahiko nieke gustura ez badaude beste zerbait bilatzeko.

-Enpresak ez dira estatikoak, eta ZIV da horren adibide…

-Bai, hori beti kontatzen dut ikasleekin egiten ditugun topaketetan. Hau Euskadiko enpresa bat izan da betidanik, eta oraindik ere hala da, baina bat-batean multinazional batek barruan hartzen zaitu, gure kasuan Indiako eta Saudi Arabiako enpresa batek, eta den-dena ingelesez egitera behartzen zaitu. Gainera, haien estiloarekin bat datorren jokabide batzuk ematen dizkizute, liburu batekin, etab. Egokitu egin behar duzu, batez ere hizkuntzara eta lan egiteko modura, noski.

-Malgutasuna, beraz, garrantzitsua da?

-Bai, eta prest egotea ere bai. Gaur egun, biltegi batean lan egiten duen mutiko batek ere badaki ingelesa. Izan ere, askotan dokumentu bat bete behar duzu, eta ez dago itzulita. Hori bai, trantsizio honek inori ez dio traumarik edo antzekorik sortu.

-Hitzaldian, esan zenuen enpresan leku ikusgarrietan badaudela emakumeak baina oro har enpresan gutxi direla…

-Oso gutxi gara, nahiz eta hori sailen araberakoa ere baden. Goi mailako lizentziatura bat behar den sailetan, proportzioa ia % 50ekoa da, baina beste batzuetan ez da gauza bera gertatzen. Nik 10 urte daramatzat fabrikazio-sailean, eta neska bakarra izan dut. Eta ez nahi ez dudalako, jakina.

-Eta zergatik ez?

-Ez dutelako ikasten. Goi mailako lizentziaturek emakumeak dituzte, bai, baina gradu teknikoak mutilen feudoa dira oraindik ere. ZIVen etengabe ari gara tailerrerako, fabrikaziorako eta halakoetarako jendea kontratatzen… eta ez dira emakumeak etortzen, baina ez dutelako hori ikasi. Eta ez dago esan beharrik: ikusi egiten da. Hortaz, arazoa ez da hautaketa-prozesuan diskriminazioa dagoela; arazoa ikasketen kontzeptua da. Goi mailako lizentziaturak oso parekideak dira, baina, graduetan, ez dut lortzen hona etorri, Politeknika Txorierrira, eta adibidez denak emakumeak izatea bost mutil izan ezik. Beraz, horretan lan egin beharra dago.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>