1.500 gazte baino gehiago bertaratu dira Txorierriko lehen Enplegu Azokara

1.500 gazte baino gehiago bertaratu dira Txorierriko lehen Enplegu Azokara

Derioko Kultur Birika elkargune bilakatu da azaroaren 30ean lanpostu baten bila edo ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeko asmoz bertaratu diren 1.500 gazterentzat eta hainbat sektoretako puntako 15 enpresa eta erakunderentzat. Zifra horiek erakusten dute Txorierriko lehen Enplegu Azoka oso arrakastatsua izan dela. Azoka honako hauek antolatu zuten: Txorierriko Mankomunitateko Gazteria Zerbitzua, Erandioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Txorierrin Enplegua eta Garapen Ekonomikoa sustatzeko Zerbitzua (EGAZ Txorierri).

Gaztedi Bizkaia foru-programaren parte den ekimen honen helburua da enpresen eta lana bilatzen ari diren edo haien ibilbide profesionalaren norabidea aldatzeari buruzko informazioa jaso nahi duten gazteen arteko topaleku bat sortzea. «Enpresek prestakuntza egokia duten gazteak aurkitu nahi dituzte, enpresa horien etorkizuna bermatu ahal izateko», nabarmendu zuen Txorierriko Mankomunitateko buru Igotz Lópezek. Lópezek, gainera, azpimarratu zuen Azoka eskualdeko gazteen artean prestakuntza eta enplegua sustatzeko antolatuko diren ekimen ugarietan lehena izan zela. Ildo horretatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren bulegoko kide Jonatan Morenok azpimarratu zuen «Bizkaia aukeraz beteriko lurraldea» dela, eta era honetako jardunaldiak ezinbestekoak dira aukera horiek «ezagutarazteko».

Azokan honako hauek ere parte hartu zuten: Alex Loustanau, Eskualdeko Enplegu Agentziako, EGAZ Txorierriko, zuzendaria; Esther Apraiz, Derioko alkate eta Behargintza Txorierriko burua, eta Izaskun Uriarte, Lanbideko lurralde-burua. Halaber, egunean zehar erakundeetako beste hainbat ordezkari ere bertaratuko dira: Lezamako alkate Jon Ander Aurrekoetxea; Derioko alkate eta EGAZ Txorierriko buru Esther Apraiz; Loiuko alkate Josu Andoni Begoña; Sondikako alkate Xabier Zubiaur, eta Larrabetzuko alkate Iñigo Gaztelu, besteak beste.

web_feria_mesa_redondaJardunaldiak agerian utzi zuen beharrezkoa dela prestakuntza lantzea, eta horixe adierazi zuten “Lan-merkatuaren analisia, sektore estrategikoak” izenburupean egin den mahai-inguruan. Honako hauek hartu zuten parte bertan: María Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko managing director (kontseilari delegatua), Mario Bilbao Gorrino, ZTEko Giza Baliabideen, Harreman Publikoen eta Komunikazioaren zuzendaria, Carlos Ibáñez Avendaño, Naguspeako zuzendari kudeatzailea, José María Bilbao, ITP training manager (prestakuntzako zuzendaria), Yolanda López, Matrici S. Koop. enpresako Giza Baliabideen arduraduna eta Benjamín Rosende, RDT Engineers enpresaren fundatzaile eta CEO (zuzendari exekutiboa). Guztiek hitz egin zuten etorkizunean, Txorierrin, sektore azpimarragarrietan, sortuko diren lan-aukerez, eta azpimarratu dute taldean lan egiteko gaitasuna edo aldaketetara egokitzeko gaitasuna funtsezkoak direla, baita prestakuntza espezializatua eta hizkuntzak ere.

Jardunaldiak ixteko, Derioko alkate eta Behargintza Txorierriko buru Esther Apraizek ekimenaren arrakasta nabarmendu zuen eta jada hurrengo edizioan lanean ari direla jakinarazi zuen.

Enpresa eta erakundeen 17 stand

web_feria_grupo2Goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu biak arte, gazteak zuzenean jarri ahal izan dira harremanetan enplegua eskaintzen duten enpresa eta erakundeekin. Gainera, etengabeko prestakuntzari buruzko informazioa jaso dute eta gaitasunak eta konpetentziak curriculumean nola txertatu ikasi ahal izan dute.

15 enpresa eta erakundek parte hartu zuten ekimenean. Euren standetan curriculumak jaso zituzten eta gazteekin hitz egin zuten haien kezka eta beharrei buruz. Bestek beste enpresa hauek egon ziren bertan: ITP, Ingeteam, Matrici, NorayBIo/Histocell, ZTE, RDT Ingenieros, SGS, Ieteam, Iddtek, AGA eta Lontana. Erakunde hauek ere egongo ziren: EGAZ Txorierri, Txorierriko Mankomunitatea, Lanbide eta Bizia Fundazioa (azken horrek aniztasun funtzionala duten pertsonentzako lanpostuak eskaintzen ditu), bai eta Txorierriko Politeknika eta Derioko Nekazaritza Eskola ere.

Azokara joateko ibilbidearen arrakasta

web_feria_grupo1Halaber, Azokak ibilbide antolatuak eskaini zituen standetan zehar prestakuntza-zentroetako ikasleentzat eta elkargo profesionaletako kideentzat. Aurretik izena eman behar zen. Ekintza horrek interes handia piztu zuen eta aste gutxitan toki guztiak bete ziren.

Submit a Comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude


*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>