laguntza gara. txorierri gara.

| Laguntzen eta diru-laguntzen buletina |

Zure enpresak jaso ditzakeen laguntza eta diru-laguntzei buruzko informazio eguneratua bilatzen baduzu, deskargatu ezazu gure hileko buletina. Bertan aurkitu ahal izango duzu laguntza bakoitzaren laburpena, eskaera aurkezteko epea amaitzen den data eta informazio gehiago jasotzeko harremanetarako datuak.

| laguntzak eta diru-laguntzak kudeatzeko zerbitzu integrala, Egaz-ek eskainitakoa |

Badakizu zure jarduera indartzeko laguntzak daudela, baina ez duzu egokienak hautatzeko baliabide eta denborarik, ezta administrazioarekin egin beharreko izapideak egiteko ere. Bada, Egaz-ek erraztasunak ematen dizkizu: zure beharrizanetara egokitzen diren laguntzak eta diru-laguntzak bilatzeaz eta hautatzeaz arduratzen gara, horrek zuretzako kosturik eragin gabe. Gure kudeaketek aurrera egiten dutenean besterik ez dizugu komisio txiki bat kobratuko, betiere emaitzen arabera. Zure negozioan buru-belarri aritzeko aukera izan dezazun, beste aukera batzuk baztertu gabe.

Aholkularitza neurrira

Kudeaketa guztiak zeure enpresak bere helburuak lortzea erraztera bideratuta daudela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin. Zu hazten zarenean, gure mankomunitatea ere hazi egiten da..

Zerbitzu profesionala

Egaz-en zeure enpresaren eskura jartzen ditugu laguntzak eta diru-laguntzak bilatzeko eta izapidetzeko langile espezializatuak. Zu negozioa garatzeaz arduratzen zaren artean, gu arduratzen gara dagozkizun aukera guztiak izan ditzazun.

Alerta-zerbitzua

Gure lan-errutinaren zati bat aldizkari ofizialak arakatzean datza, gure erkidegorako enpresetarako interesgarri izan daitezkeen diru-laguntzak eta laguntzak aurkitzeko. Pertsonalki eta puntualki ematen dizugu eskura ditzakezunen berri.

Izapidetzea eta kudeatzea

Zure enpresarako interesgarri izan daitezkeen laguntza eta erraztasun guztiak izapidetzen eta kudeatzen ditugu, edozein kudeaketa-esparrutan (ekoizpenerako, ingurumenerako, garraiorako, nazioartekotzeko, langileak kontratatzeko, ikerketarako eta garapenerako, berrikuntzarako eta abarrerako laguntzak).

Arriskupeko jarduna

Egaz-en arriskatuz dihardugu: gure kudeaketek ez dakarkiote inolako kosturik zure enpresari, inolako diru-laguntzarik lortzen ez badugu. Dena den, lortutako laguntzen ehuneko txiki bat besterik ez dugu kobratzen.

Zure enpresarako abantailak.

  • Baliabideak optimizatzea
  • Emaitzen kontua hobetzea
  • Prospekziotik eratorritako kostuak aurreztea
  • Kudeaketatik eratorritako kostuak aurreztea
  • Emaitzaren araberako kostua

Interesatzen zaizu?

Jarri gurekin harremanetan

Izena (nahitaezkoa)

Abizenak (nahitaezkoa)

E-posta (nahitaezkoa)

Telefono-zenbakia

Enpresa

Gaia

Zure mezua